Jon Oñatibia
Jon Oñatibia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oiartzun, 1911ko azaroaren 24a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Oiartzun, 1979ko ekainaren 30a (67 urte) |
Familia | |
Anai-arrebak |
ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak |
gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Literaturaren Zubitegiko fitxa | 440 |
Jon Oñatibia Audela (Oiartzun, 1911ko azaroaren 24a - Oiartzun, 1979ko ekainaren 30a), euskal idazle eta txistulari gipuzkoarra izan zen.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zaragozako Unibertsitatean egin zituen zuzenbideko ikasketak. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, gudari ibili zen, eta Parisa erbesteratu zen gero. Parisen, Eresoinka musika taldearekin ibili zen, txistulari. 1941ean, Venezuelara joan zen; han hamahiru urte pasa ondoren, Estatu Batuetatara jo zuen, Agirre lehendakariak hala eskatuta. Euskara eta txistua irakasten aritu zen han. 1960. urtean Euskal Herrira itzuli zen, eta Larraun abesbatza eta dantza-taldea sortu zuen. Oiartzunen kokatu eta bertako ikastolan euskara jolas bidez irakasteko metodoa abiarazi zuen. Oñatibiarena da Método de euskera radiofónico. Euskera irrati bidez (1965) izeneko ikasbidea, baita Método radiofónico en discos (1967), Ikusi (1965), eta Edur Zuri, Ipotx triskaria, Txano gorritxu, Erruskiñe, Hamelin´go txirularia, Aatetxo itxusia, nazioarteko ipuinen euskararako itzulpenak ere. Zeruko Argia, Agur eta Goiz Argi aldizkarietan eman zituen argitara lan aipagarriak, eta batez ere, Caracasen eta New York-en atera zen Argia astekarian. Oñatibia izan zen, gainera Argiako zuzendaria 1946-1958 bitartean. Euskaltzain urgazlea izan zen.
Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.