Jon Olivares
| Jon Olivares | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Madril, 1988ko azaroaren 25a (37 urte) |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Bergara |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania euskara |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea eta irakaslea |
| Izengoitia(k) | Olivo |
Jon Olivares (Madril, 1988ko azaroaren 25a) hezitzaile eta antzezle euskalduna da.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jon Olivares Madrilen jaio zen, baina 7 urte zituela Euskal Herrira lekualdatu zen. Ama euskalduna eta aita kanariarra ditu, eta, aitaren sendia bertakoa izaki, haurtzaroan udak Kanariar uharteetan igarotzen zituen. Txikitan hezitzaile eta bikoizketa-aktore izan nahi zuen.[2]
2009an Haur Hezkuntza ikasten hasi zen Mondragon Unibertsitatean eta, ikasten ari zela, Taupada antzerki taldean sartu zen obra txiki bat antzezteko.[2][3][4] Arrasateko Txatxilipurdi aisialdi elkartean ere aritu zen urte askoan.[5]
2011. urtean, 23 urterekin, Bergarako Osintxu auzoko auzoalkate[6] gisa aukeratu zuten eta lau urtez egon zen karguan.[7]
Gero, aktore ibilbideari ekitea erabaki zuen eta hainbat antzezlanetan parte hartu zuen. 2013an agertu zen lehen aldiz ETB 1eko Goenkale telesailean.[8] 2016an Ruben Sainzek zuzenduriko Liknart film laburreko protagonista izan zen. 2019an, Ihesaldia Basauri telesailean lan egin zuen eta urte berean Patria telesailean Joxe Mari pertsonaia antzeztu zuen; telesail hartan Elena Irureta, Ane Gabarain, Jose Ramon Soroiz, Mikel Laskurain, Eneko Sagardoy eta Loreto Mauleon aktoreekin lan egin zuen, besteak beste.[9][2] Hurrengo urtean, 2020an, Altsasu miniseriean Urkoren papera antzeztu zuen. 2021ean Marco Baradak zuzenduriko Yo tampoco sé qué hago aquí film laburrean parte hartu zuen, Martin izeneko pertsonaiaren paperean eta, urte berean, bi telesailetan agertu zen: Amazon Prime Videoren Desaparecidos eta Netflixeko Sagrada familian. 2022an Almudena Grandes idazlearen liburu batean oinarritutako Los pacientes del doctor García telesailean lan egin zuen[10] eta Roberto Cano zuzendariaren Imbécil film laburreko protagonista izan zen. Lehen film luzea Javier Ruiz Calderak zuzenduriko Un hombre de acción izan zen, Lucio Urtubiaren istorioa kontatzen duena.[11]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere izen osoa Jon Ruben Olivares da. Aita idazlea du eta Jonen bigarren izena Rubén Darío poetagatik ipini zion.[5]
Itziar Atienza aktorearen bikotekidea da.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Izenburua | Papera | Telebista katea | Oharrak |
|---|---|---|---|---|
| 2011 | Mihiluze[8] | ETB 1 | lehiaketako partaidea | |
| 2013 | Goenkale[8] | ETB 1 | Zati txikiak (20. denboraldia) | |
| 2019 | Ihesaldia[12] | preso komuna | ETB 1 | 5 atal |
| 2019 | Patria[9] | Joxe Mari | HBO | 8 atal |
| 2020 | Altsasu[13] | Urko | ETB 1 | 4 ataleko minisaila |
| 2021 | Sagrada familia | Pedro Olvares Simón | Netflix | 8 atal |
| 2021 | Desaparecidos[14] | Nano Reyes | Amazon Prime | 4 atal |
| 2022 | Los pacientes del doctor García[15] | Adrián Gallardo | TVE | 8 atal |
| 2024 | Touré detektibea | "Arratoia" | ETB 1 / La 1 | 6 atal |
| 2024 | Querer | Unai | Movistar + | atal 1 |
| 2025 | Desagertuta | Otxoa | Primeran / Netflix | 8 atal |
| 2025 | Romi | Amazon Prime | 8 atal |
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Un hombre de acción, Javier Ruiz Calderak zuzendua (2022)
- La ermita, Carlota Peredak zuzendua (2023)
- Faisaien irla, Asier Urbietak zuzendua (2025)
Film laburrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Isladak (2010). Taupada Antzerki Taldea.
- Rusini (Jose Luis Alonso de Santos) (2011). Taupada.
- Komediak Oroimenean (2012). Taupada.
- Erotik (Jose Luis Alonso de Santos) (2013). Taupada.
- Bohemioen kluba (2014). Taupada.
- Ipuin kontalaria (2015). Cenaculo teatro.
- Esperando al zurdo (2015). TAE.
- Ikasgaia (2017). Taupada.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Jon Olivares: "Betidanik izan dut aktoreen mundua buruan, baina ez nuen pentsatzen horrelakorik lortuko nuenik" - Bergara» Goiena.eus (kontsulta data: 2022-07-05).
- 1 2 3 (Gaztelaniaz) Salinero, Mario Cerdeño. (2020-11-02). «Entrevista Jon Olivares nos habla sobre la serie 'Patria'» Los Lunes Seriéfilos - Cine, series, televisión y entretenimiento (kontsulta data: 2023-03-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) informatica@eurocopiadoras.com. (2019-10-18). «Jon Olivares» Mayte Ortega (kontsulta data: 2023-03-29).
- ↑ Iametza. «JON OLIVARES» euskalaktoreak.eus (kontsulta data: 2023-03-29).
- 1 2 «Galdegazte 2021: Jon Olivares - Bergara» Goiena.eus (kontsulta data: 2023-03-29).
- ↑ «Jon Olibares, Osintxuko auzo alkate berria - Bergara» Goiena.eus (kontsulta data: 2022-07-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Dominguez, Reportaje y fotografía de Anabel. (2014-05-16). «Osintxu trabaja por la convivencia» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2022-07-05).
- 1 2 3 «Mihiluzen eta Goenkalen ikusi genuen Jon Olivares Altsasuko aktorea» EITB 2020-12-09 (kontsulta data: 2022-07-05).
- 1 2 «Jon Olivares aktorea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan» EITB 2020-12-07 (kontsulta data: 2022-07-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Diezminutos.es, Por. (2022-05-10). «'Los pacientes del doctor García': la serie basada en el libro de Almudena Grandes» Diez Minutos (kontsulta data: 2023-03-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cámara, Por Nora. (2022-11-30). «'Un hombre de acción': la historia del 'Robin Hood' español ya tiene fecha de estreno en Netflix» Diez Minutos (kontsulta data: 2023-03-29).
- ↑ Ihesaldia (telesaila). 2022-03-16 (kontsulta data: 2022-07-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gerra, Jone Gartzia. (2020-12-10). «"Altsasu zeresana eman du eta emango du ziur"» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2022-07-05).
- ↑ (Ingelesez) «Jon Olivares» IMDb (kontsulta data: 2022-07-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Diezminutos.es, Por. (2022-05-10). «'Los pacientes del doctor García': la serie basada en el libro de Almudena Grandes» Diez Minutos (kontsulta data: 2022-07-05).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jon Olivaresen Instagram kontua.
- Jon Olivaresen IMDb orrialdea