Jon Rahm
Jon Rahm | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jon Rahm Rodríguez |
Jaiotza | Barrika, 1994ko azaroaren 10a (28 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Arizona State University (en) ![]() (2012 - 2016) |
Hizkuntzak | gaztelania euskara ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | golf-jokalaria |
Altuera | 1,88 metro |
jonrahm.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Jon Rahm Rodríguez (Barrika, Bizkaia, 1994ko azaroaren 10a) euskal herritar golf-jokalaria da, 2016an profesional bilakatua.
Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arizonako Unibertsitateko Sun Devils taldean ibilitakoa,[1][2] bi aldiz irabazi zuen Ben Hogan Saria.[3] 2014an amateurretako Munduko Txapelketa irabazi zuen, Jack Nicklausek ezarritako marka hautsiz.[4] Mark H. McCormack domina eta Eisenhower Saria lortu ondoren, 2016ko U.S. Openean parte hartu zuen.[5] Opena bukatu eta berehala, profesional bilakatu eta Quicken Loans Nationalean lehen aldiz lehiatu zen.[6]
2020an historia egin zuen. Munduko golf sailkapenaren gailurrera iritsi den lehen euskal golflaria izan da. Soilik 24 golf jokalarik lortu dute rankingaren lehen postura igotzea, eta hori lortzen duen bederatzigarren europarra da. PGA Tourraren Memorial txapelketa irabazi ostean lortu zuen lehen postua. Denboraldiko lehen garaipena zen eta PGA Tourreko hirugarrena. Profesional gisara, 11 txapelketa irabazi ditu Rahmek. PGA Tourraren Memorialak 76 puntu eman zizkion, eta guztira 460,82 batuta, Rory McIlroy irlandarra aurreratu du munduko sailkapenean. 11 aste zeramatzan horrek lehen postuan (guztira, aurreko aldiak zenbatuta, 106). Aste gehien Tiger Woods egon da gailurrean, 683.[7]
2021eko ekainean, bere lehenbiziko "major"-a eskuratu zuen, AEBetako Irekia,[8] eta 2023ko apirilean bigarrena: Augustako Masterra.[9]
Palmaresa profesionaletan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
PGA Tourreko garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
"Major"-ak |
FedEx Cup playoff torneoak |
Besterik |
Zbk. | Data | Txapelketa | Emaitza | Par | Aldea bigarrenarekin | Bigarren sailkatua |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2017ko urtarrilak 29 | Farmers Insurance Open | 72-69-69-65=275 | −13 | 3 kolpe | ![]() ![]() |
2 | 2018ko urtarrilak 22 | CareerBuilder Challenge | 62-67-70-67=266 | −22 | Playoff | ![]() |
3 | 2019ko apirilak 28 | Zurich Classic of New Orleans ( ![]() |
64-65-64-69=262 | −26 | 3 kolpe | ![]() ![]() |
4 | 2020ko uztailak 19 | Memorial Tournament | 69-67-68-75=279 | −9 | 3 kolpe | ![]() |
5 | 2020ko abuztuak 30 | BMW Championship | 75-71-66-64=276 | −4 | Playoff | ![]() |
6 | 2021eko ekainak 20 | AEBetako Irekia | 69-70-72-67=278 | −6 | 1 kolpe | ![]() |
7 | 2022ko maiatzak 1 | Mexikoko Irekia | 64-66-68-69=267 | −17 | kolpe 1 | ![]() ![]() ![]() |
8 | 2023ko urtarrilak 8 | Sentry Tournament of Champions | 64-71-67-63=265 | −27 | 2 kolpe | ![]() |
9 | 2023ko urtarrilak 22 | The American Express | 64-64-65-68=261 | −27 | kolpe 1 | ![]() |
10 | 2023ko otsailak 19 | Genesis Invitational | 65-68-65-69=267 | −17 | 2 kolpe | ![]() |
11 | 2023ko apirilak 9 | Augustako Masterra | 65-69-73-69=276 | −12 | 4 kolpe | ![]() ![]() |
European Tourreko garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zbk. | Data | Txapelketa | Emaitza | Par | Aldea bigarrenarekin | Bigarren sailkatua |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2017ko uztailak 9 | ![]() |
65-67-67-65=264 | −24 | 6 kolpe | ![]() ![]() |
2 | 2017ko azaroak 19 | ![]() |
69-68-65-67=269 | −19 | 1 kolpe | ![]() ![]() |
3 | 2018ko apirilak 15 | ![]() |
67-68-66-67=268 | −20 | 2 kolpe | ![]() |
4 | 2019ko uztailak 7 | ![]() |
67-71-64-62=264 | −16 | 2 kolpe | ![]() ![]() |
5 | 2019ko urriak 6 | ![]() |
66-67-63-66=262 | −22 | 5 kolpe | ![]() |
6 | 2019ko azaroak 24 | ![]() |
66-69-66-68=269 | −19 | 1 kolpe | ![]() |
Beste garaipenak (1+1)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2018:
Hero World Challenge
- 2019: Race to Dubai
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Herrington, Ryan. (2016-5-26). «Jon Rahm is the no. 1 ranked mens amateur in the world but should he be?» Golf Digest.
- ↑ Arizona State. (2016-6-20). Jon Rahm. .
- ↑ Azcentral sports. (2016-5-24). «ASU's Jon Rahm is first two-time winner of Ben Hogan Award» The Arizona Republic.
- ↑ Etxeberria, Julen. (2015-03-03). «Historiako onena izan nahi dut» Berria.
- ↑ Schofield, Paul. (2016-6-19). «Amateur Rahm finishes with 70 at Oakmont» Pittsburgh Tribune-Review.
- ↑ Etxeberria, Julen. (2016-06-24). «Handia egin da» Berria.
- ↑ Ordoñez Garmendia, Jon. (2020-07-20). «Jon Rham lehena da munduko rankingean» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ Jon Rahmek irabazi egin du AEBetako Irekia
- ↑ Otaegi Leonet, Julen. Jon Rahmek Augustako Masterra irabazi du, eta munduko lehen postura itzuli da. Berria, 2023ko apirilak 10, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-4-13).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]