Edukira joan

Jonathan Motzfeldt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jonathan Motzfeldt

(2003)
Speaker of the Inatsisartut (en) Itzuli

2002 - 2008

Groenlandiako Lehen Ministroa

1997ko irailaren 19a - 2002ko abenduaren 14a
Lars-Emil Johansen - Hans Enoksen
Speaker of the Inatsisartut (en) Itzuli

1997 - 1997

1. Groenlandiako Lehen Ministroa

1979ko maiatzaren 1a - 1991ko martxoaren 18a - Lars-Emil Johansen
Speaker of the Inatsisartut (en) Itzuli

1979 - 1988
Bizitza
JaiotzaQassimiut (en) Itzuli1938ko irailaren 25a
Herrialdea Danimarka
HeriotzaQaqortoq (en) Itzuli2010eko urriaren 28a (72 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko odoljarioa
Familia
Ezkontidea(k)Margit Motzfeldt
Hezkuntza
Hizkuntzakdaniera
groenlandiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa Siumut (en) Itzuli
IMDB: nm1679139 Edit the value on Wikidata

Jonathan Jakob Jørgen Motzfeldt (Qassimiut, 1938ko irailaren 25aQaqortog, 2010eko urriaren 28a) groenlandiar artzain protestante eta politikaria izan zen. Groenlandiako lehen ministroa izan zen 1979tik 1991ra eta 1997tik 2002ra.

1960an Nuuken irakasle azterketa gainditu ondoren, 1960tik 1966ra Kopenhageko Unibertsitatean Teologia ikasi zuen eta 1979ra arte artzain protestantea izan zen Qaqortoqen.

1950eko hamarkadaren erdian Groenlandiako autonomiaren alde borrokatzen hasi zen beste inuit gazte batzuekin batera. 1970eko hamarkadan Siumut independentziaren aldeko mugimenduarekin bat egin zuen. 1977an Inuit alderdiko buru hautatu zuten, eta Groenlandiako parlamentuko buru izan zen 1979tik 1988ra, 1997an eta 2002tik 2008ra.

1979ko maiatzaren 1ean, Groenandiako lehen ministro hautatu zuten, eta herrialdea gobernatu zuen 1991 arte, alkoholismo arazo batengatik dimisioa eman zuen arte. Lehen ministro izan zen 1997tik 2002ra berriro.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]