Jone, batzuetan
| Jone, batzuetan | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Argitaratze-data | 2025 |
| Estreinaldi-data | 2025eko martxoaren 15a |
| Izenburua | Jone, batzuetan |
| Jatorrizko hizkuntza | euskara gaztelania |
| Jatorrizko herrialdea | Espainia |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | coming-of-age film (en) |
| Kolorea | koloretakoa |
| Grabazio lekua(k) | Bilbo |
| Zuzendaritza eta gidoia | |
| Zuzendaria(k) | Sara Fantova |
| Gidoigilea(k) | Sara Fantova Núria Dunjó López (en) |
| Antzezlea(k) | |
| Ekoizpena | |
| Konpainia ekoizlea | Q122763558 Escándalo Films Amania Films |
| Bestelako lanak | |
| Musikagilea | Pablo Seijo |
| Argazki-zuzendaria | Andreu Ortoll |
| Fikzioa | |
| Kontakizunaren tokia | Bilbo |
| Argumentu nagusia | Bilboko Aste Nagusia eta Parkinsonen gaixotasuna |
Jone, batzuetan 2025eko Sara Fantova bilbotar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.[1] Urte hartako martxoaren 15ean estreinatu zuten, Málagako Zinemaldiaren sekzio ofizialean. Bertan, zuzendaritza onenaren saileko aipamen berezia lortu zuen, baita Impulso Colectivo saria ere, Bartzelonako D'A Film Festivalen. Zinegoak LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen Bilboko jaialdia ere ireki zuen.[2] EITBk Egile Berriak saria eman zion Sara Fantovari 2025eko Donostiako Zinemaldian.[3]
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilbo, abuztu bete-betea. Jone aitarekin eta ahizpa txikiarekin bizi da. Joneren aitak lana utzi behar izan du, parkinsonaren ondorioz. Aldi berean, Aste Nagusia hastear da eta Jone lehen aldiz maiteminduko da. Maitemintze horrek eragindako hilezkortasun-sentsazioaren eta aitak bere gaixotasuna zeharkatzeko duen modu bereziaren artean biziko du Jonek uda.[4]
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Olaia Aguayo: Jone[5]
- Josean Bengoetxea: Aitor[6]
- Ainhoa Artetxe: Olga[6]
- Elorri Arrizabalaga: Marta[6]
- Adrián Santos: mamua
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) De La Fuente, Anna Marie. (2025-3-14). «Malaga Competition Contender 'Jone, Batzuetan,' Unpacked by Director Sara Fantova, a New Talent to Track» Variety.
- ↑ «"Jone, batzuetan" Sara Fantovaren filma irailaren 12an estreinatuko dute» Kulturklik.
- ↑ «EITBk Egile Berriak saria emango dio Sara Fantovari Donostiako Zinemaldian» Berria 2025-09-03 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ «ProiekzioakJone, batzuetan + Kontatutako zinea: Sara Fantova» Tabakalera.
- ↑ (Gaztelaniaz) González, Carlos. (2025/02/26). «La productora alavesa Amania vuelve a Málaga con 'Jone, batzuetan'» Noticias de Álava.
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Úbeda-Portugués, Alberto. (2025-9-9). «Los estrenos del 12 de septiembre. 'Jone, a veces'. La fiesta y el dolor» Aisge.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2025eko filmak
- Sara Fantovak zuzendutako filmak
- Sara Fantovak idatzitako filmak
- Josean Bengoetxeak antzeztutako filmak
- Ainhoa Artetxek antzeztutako filmak
- Olaia Aguayok antzeztutako filmak
- Elorri Arrizabalagak antzeztutako filmak
- Escándalo Filmsek ekoitzitako filmak
- Amania Filmsek ekoitzitako filmak
- Euskal Herriko film dramatikoak
- Kataluniako film dramatikoak
- Gaixotasunei buruzko filmak
- Lesbianismoari buruzko filmak
- Bilbon girotutako filmak
- Euskarazko filmak
- Zainketa aringarriak eta zinema