Joniar matxinada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Joniar matxinada
Mediar Gerrak
Ionian Revolt Campaign Map-en.svg
Matxinadaren leku nagusiak
Data K.a. 499-K.a. 493
Lekua Asia Txikia eta Zipre
Emaitza Persiarrren garaipen erabakigarria
Gudulariak
Jonia, Eolia,
Doria, Karia
Atenas, Eretria,
Zipre
 Akemenestar Inperioa
Buruzagiak
Aristagoras,
Karopinos,
Hermofanto,
Eualzides ,
Melantio
Dionisio Fozeakoa
Histieo
Hekateo
Megabates,
Artafernes,
Daurises ,
Hiameo,
Otanes,
Datis

Joniar matxinada greziar eta pertsiarren arteko gatazkaren zati erabakigarria izan zen. Aristagoras Miletoko tiranoak K.a. 499an piztu eta greziar hirien eta Akemenestar Inperioaren arteko maila handiko lehen gatazka izan zen. Pertsiarrek okupaturiko Asia Txikiko eta Zipreko hiri asko zapaltzaileen aurka matxinatu ziren. Matxinoek Sardes hartu zuten baina pertsiar kontraerasoak Ladeko guduan erabateko porrot batera eraman zieten eta K.a. 494an Mileto pertsiarren eskuetara erori zen.[1]

Dario Handiak greziar itsas-armadaren gari eta zur-gordetegiak kontrolatzeko nahimenak matxinada piztu zuen. Horretarako, joniar gudarosteen laguntza behar zuen eszitiarrak menderatzeko. Eszitiarrek egungo hegoaldeko Errusian inperio handi bat sortu izan zuten eta harreman komertzial emankorrak zituzten greziarrekin. Dariok Uraletan eta Siberian ustiaturiko urrearen bidea kontrolatu nahi zuen, eszitiarren eskuetan zegoena. Eszitiarren aurkako lehenengo espedizioek azkenean porrot egin zuten, hauek lur errearen estrategia erabiltzen baitzuten. Pertsiar armadak erabateko hondamena saihestu zuen Danubio zeharkatzen zuen zubia gordetzen zuen greziar gudarosteari esker.

Hala ere guztiz ere, Dariok Trazia menderatu zuen eta Amintas I.a Mazedoniako erregeak pertsiarren nagusitasuna onartu zuen (K.a. 513). K.a. 508an, pertsiarrek Samotrazia bereganatu zuten eta Atenas berak ere aliantza bat eskatu zieten. Kanpaina hori esker Dariok joniar leialtasuna zuela pentsatu zuen; joniar greziarrek, berriz, justu kontrakoa pentsatzen zuten: akemenestarren boterearen kontra matxinatzea posiblea zela, eszitiarrek zaurgarriak zirela erakutsi baitzuten.

K.a. 498an, joniarrek, Atenas eta Eretriako gudarosteen laguntza zutenak, Sardes hartu eta erre zuten. Hala ere, Joniara itzultzean, pertsiarrek jarraitu Efesoko guduan menderatu zituzten. Hori zela eta, joniarrek taktikaz aldatu eta erasotik defentsara jo zuten. Hurrengo urtean pertsiarrek hiru kanpaina burutu zituzten eskualde matxinoak bereganatzeko asmotan, baina matxinada Kariarantz zabaldu eta hara bidali zuten armada handiena, Daurises jenerala zuena. Kanpainaren hasieran zenbait garaipen lortu arren, joniarrek Pedasoko guduan pertsiarrak menderatu zituzten. Honek impasse bat eragin zuen K.a. 496an eta K.a. 495ean.

K.a. 494an pertsiar armada eta itsas-armada berriz bildu ziren eta matxinadaren epizentroa, Mileto hain zuzen ere, erasotzea erabaki zuten. Joniar itsas-armada Mileto babestera joan zen baina Ladeko guduan, samostarrak alde egin ondoren, erabateko porrot bat jasan zuen. Akemenestarrek Mileto setiatu eta bereganatu zuten. Porrot bikoitz honek matxinada erabat akatu zuen eta kariarrek ere amore eman zuten. Hurrengo urterako pertsiarrek kostaldeko gainontzeko hiri guztiak bereganatu zituzten eta biontzako zuzena zen bake itun bat ezarri zuten.

Joniar matxinada Mediar Gerren lehenengo fase bilakatu zen. Asia Txikia berriro akemenestarren eskuetan zegoen arren, Dario matxinada babesteagatik Atenas eta Eretria zigortzea zin egin zion. Bestalde, greziar hiri-estatuak Inperioren egonkortasunaren aurkako mehatxutzat hartu zituen eta, Herodotoren esanetan, Grezia osoa konkistatzea erabaki zuen.[2] Hori zela eta, K.a. 492an, Mediar Gerren hurrengo fasea hasi zen: Greziako lehenengo pertsiar inbasioa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Bury, J. B.; Meiggs, Russell (1975) A History of Greece (4. argitaraldia) Londres: MacMillan Press ISBN 0-333-15492-4 .
  2.   Fehling, D. (1989) Herodotus and His "Sources": Citation, Invention, and Narrative Art (Translated by J.G. Howie) Francis Cairns .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joniar matxinada Aldatu lotura Wikidatan


Historia
Grezia
Artikulu hau Greziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.