Jonna Sundling

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jonna Sundling

(2019)
Bizitza
JaiotzaUmeå eta Umeå stadsförsamling (en) Itzuli1994ko abenduaren 28a (29 urte)
Herrialdea Suedia
Hezkuntza
Hizkuntzaksuediera
Jarduerak
Jarduerakiraupen-eskiatzailea

Olympic.org: jonna-sundling Edit the value on Wikidata

Jonna Sundling (Umeå, 1994ko abenduaren 28a) eskiatzaile suediarra da. 2022ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen iraupen-eskiko sprint proban.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012an Gazte mailako Olinpiar Jokoetako sprint proban zilarrezko domina lortu zuen. Gazte mailako hurrengo Munduko txapeketatan hiru urrezko domina eskuratu zituen eta 2016an jokaturiko 23 urtez azpikoetan ere txapelduna izan zen sprint proban[1].

Helduen mailan sprint proban espezializatu da eta 2021eko Munduko txapelketan bi urre lortu ondoren[2] 2022ko Pekingo Jokoetan ere txapeldun olinpikoa izan zen bigarrenari alde nabarmena aterata[3]. Ondoren talde sprint klasikoan zilarra lortu zuen eta 4 × 5 km errelebotan brontzea.

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Pekin ( Txina) 1. postua, urrezko domina sprinta bakarka
2022 Pekin ( Txina) 2. lekua, zilarrezko domina Talde sprint klasikoa
2022 Pekin ( Txina) 3. postua, brontzezko domina 4 × 5 km erreleboak
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2021 Oberstdorf ( Alemania) 1. postua, urrezko domina sprinta bakarka
2021 Oberstdorf ( Alemania) 1. postua, urrezko domina sprinta taldeka
Munduko txapelketak (23 urtez azpitik)
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Râșnov ( Errumania) 1. postua, urrezko domina sprinta bakarka
Neguko Olinpiar Jokoak (Gazte mailan)
Urtea Lekua Domina Proba
2012 Innsbruck ( Austria) 2. lekua, zilarrezko domina sprinta bakarka
Munduko txapelketak (Gazte mailan)
Urtea Lekua Domina Proba
2012 Erzurum ( Turkia) 2. lekua, zilarrezko domina 4 x 3,33 km erreleboak
2013 Liberec ( Txekia) 1. postua, urrezko domina 4 x 3,33 km erreleboak
2014 Val di Fiemme ( Italia) 1. postua, urrezko domina sprint bakarka
2014 Val di Fiemme ( Italia) 1. postua, urrezko domina 4 x 3,33 km erreleboak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «FIS U23 World Ski Championships Rasnov (ROU)» www.fis-ski.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
  2. (Ingelesez) «Sundling first Cross-Country World Champion of Oberstdorf 2021» www.fis-ski.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
  3. (Ingelesez) «Winter Olympics 2022 - Jonna Sundling adds Olympic gold to world title with dominant performance in women's free sprint» Eurosport 2022-02-08 (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]