Joos van Cleve

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Joos van Cleve
Joos van Cleve - Self-Portrait - WGA5048.jpg
Bizitza
Jaiotza Kleve1485
Herrialdea Hegoaldeko Herbehereak
Heriotza Anberes1540 (54/55 urte)
Familia
Aita Willem van Cleve the Elder
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Lan nabarmenak Portrait of a man Itzuli
Q3937739 Itzuli
Portrait of a man and his wife Itzuli
Genero artistikoa erretratua

Joos van Cleve edo Joos van der Beke (c. 1485 – 1540/1541) Anberes inguruko margolaria, margolaritzan 1511tik 1540ra jardun zuen. Herbehereetako ohiko pintura teknikak eta Errenazimenduko pintura estiloak batzeagatik ezaguna.[1]

Anberesko San Lukas taldeko kidea izan zen. Erregetza erretratuak eta erlijio lanak egin zituen gehienbat. Teknika aldetik trebea eta koloreen erabileran sentsibilitate handia ageri zuen.[2] Margoetako atzeko aldean paisaia zabalak jarri zituen lehendabiziko margolarietako bat izan zen, hamaseigarren mendeko iparraldeko Errenazimenduan ohikoa bihurtuko zen teknika hain zuzen ere.

Kornelio edo Cornelius van Cleve margolariaren aita izan zen. Semea buruko gaixotasun bat jota omen zegoen eta hala 'Sotte Cleef' (Cleef eroa) ezizenez ere ezaguna izan zen.[3][4]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joos van Cleve 1485 urte inguruan jaio zen baina ez dago argi non. Anberesko hainbat legezko dokumentuetan 'Joos van der Beke alias van Cleve' ageri da. Ustez bere jatorria Renania behealdeko eskualdekoa edo Kleve hirikoa da bertatik eratorriko abizena baitu. Margolaritza ikasketak, antza, 1505 urte inguruan eman zituen, Jan Joesten tailerrean, izan ere honek Alemaniako Kalkarreko Nikolaikirche elizaren aldarea egiten lagundu zion.[5]

Dirudienez 1507- 1511 urte tartean Brujasera joan zen, hargatik bere margoak Brujasko margolarien estiloaren itxura handia dute.[4] Geroago Anberesera joan eta 1511n bertako San Lukas taldeko maisu izan zen. 1529 edo 1539 urtean, baliteke Frantziara bidaiatu izana, baita Italia ingurura ere eta 1535 inguruan Londresera ere.[4]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen emaztearekin bi seme-alaba izan zituen. Semea, Cornelius (1520) margolari izan zen. Ez dago argi zein urtetan zendu zen baina 1540 urteko azaroaren 10ean testamentua idatzi zuen eta bere bigarren emaztea alargunen zerrendan ageri izan zen 1541 urteko apirilean.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Rijksmuseum: Joos van Cleve"
  2. Hand, John Oliver (2005)
  3. a b Campbell, Lorne (2000)
  4. a b c Joos van Cleve at the Netherlands Institute for Art History (Nederlanderaz)
  5. John Oliver Hand