Jorge Cafrune

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jorge Cafrune
JorgeCafrune.JPG
Bizitza
Izen osoa Jorge Antonio Cafrune
Jaiotza Perico (Jujuy)1937ko abuztuaren 8a
Herrialdea  Argentina
Heriotza General Pacheco1978ko otsailaren 1a (40 urte)
Heriotza modua istripua: trafiko istripua
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak egile abeslaria, aktorea eta zinema aktorea
Genero artistikoa tradiziozko musika
Musika instrumentua gitarra
Diskoetxea Columbia Records
IMDb nm0128491

Jorge Cafrune (El Sunchal, Jujuyko probintzia, 1937ko abuztuaren 8a - Tigre, Buenos Airesko probintzia, 1978ko otsailaren 1a) argentinar abeslari folklorikoa eta bertako herri kulturaren ikertzaile, biltzaile eta zabaltzailea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jujuyko probintziako sirio-libanoar jatorriko familia batean jaio zen. Hamazazpi urte zituelarik, lehenbiziko gitarra eskuratu eta bertako musikariekin ikasi zuen jotzen. 1957an, familia osoa Saltara aldatu zen. Bertan Las Voces del Huayra eta Los cantores del Alba taldeak eratu zituen. 1960an bakarrik abesten hasi zen. 1962an, Cosquíngo abesti jaialdian parte hartu zuen, arrakasta handia lortuz[1]. Handik aurrera, irrati, telebista eta antzokietako emanaldien bidez jendarteratu zuen bere kantagintza.

1967an, herrialdea zaldi gainean korritu zuen De caballo por mi patria ikuskizunarekin. 1972-1974 bitartean Marito umearekin duoa osatu eta Europan abestu zuen. Espainian oso harrera beroa egin zitzaionez gero, bertan bizi izan zen zenbait urtez. 1977an, Jorge Rafael Videla diktadorea agintean zela, Argentinara itzuli zen. 1978ko Cosquíngo jaialdian, junta militarrak debekatutako Zamba de mi esperanza kanta abestu zuen. Ondoren, José de San Martínen omenez, Buenos Airestik Yapeyúra, hots, Libertadorea-ren jaioterrira, zaldi gainean joatea erabaki zuen. Baina urtarrilaren 31ean, artean Buenos Airesko probintzian zegoela, furgoneta batek aurrean eraman zuen. Jorge Tigreko eritetxera zeraman anbulantzian hil zen. Oraindik ez da argitu harrapatze hori akzidentea edo diktadurak agindutako hilketa izan ote zen[2].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenburua Urtea Disko etxea
Las voces de Huayra 1957 Columbia
Folklore 1962 H. y R.
Tope puestero
Cafrune
Jorge Cafrune
Emoción, Canto y Guitarra 1964 CBS
Cuando llegue el alba
Que seas vos
Ando cantándole al viento y no sólo por cantar 1965
El Chacho, Vida y obra de un caudillo
La Independencia 1966
Yo digo lo que siento
Jorge Cafrune 1967
Yo he visto cantar al viento 1968
Este destino cantor 1969
Zamba por vos
Jorge Cafrune interpreta a José Pedroni 1970
Lindo haberlo vivido para poderlo contar 1971
Labrador del canto
Yo le canto al Paraguay
Virgen india (Maritorekin) 1972
Aquí me pongo a contar… Cosas del Martín Fierro
De mi madre (Maritorekin)
De lejanas tierras. Jorge Cafrune le canta a Eduardo Falú y Atahualpa Yupanqui
Siempre se vuelve 1975
Jorge Cafrune en las Naciones Unidas 1976

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jorge Cafrune Aldatu lotura Wikidatan