Jorge Semprún

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jorge Semprún

(2009)

Kultura ministroa

1988ko uztailaren 12a - 1991ko martxoaren 12a
Javier Solana - Jordi Solé Tura
Bizitza
JaiotzaMadril1923ko abenduaren 10a
Herrialdea Espainia
 Frantzia
HeriotzaParis2011ko ekainaren 7a (87 urte)
Familia
AitaJosé María Semprún Gurrea
AmaSusana Maura Gamazo
Ezkontidea(k)Loleh Bellon  (1949 -
Colette Leloup  (1958ko martxoaren 23a -  2007)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaHenrike IV.a lizeoa
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, idazlea, politikaria eta filosofoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako hizkuntza eta literatura akademia
Bavariako Arte Ederren Akademka
Izengoitia(k)Federico Sánchez
Genero artistikoaeleberria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Alderdi Komunista

IMDB: nm0783934 Allocine: 35618 Allmovie: p110785
Musicbrainz: 70b2ef3a-47ed-4dc4-a760-05eb575389d3 Discogs: 1204240 Edit the value on Wikidata

Jorge Semprún Maura (Madril, Espainia, 1923ko abenduaren 10a - Paris, Frantzia, 2011ko ekainaren 7a) espainiar idazlea, politikaria eta gidoi-idazlea zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziara erbesteratu zen Espainiako Gerra Zibila amaitu zenean eta Erresistentzian borrokatu zen nazismoaren aurka. Buchenwaldeko kontzentrazio-esparrutik aske geratu zenean Espainiako Alderdi Komunistako kide egin zen, baina 1964an Alderditik bota zuten.

Espainiako historiari buruzko kontakizun-liburuak idatzi zituen, gazteleraz eta frantsesez: Le grand voyage (1963, "Bidaia handia"); La deuxième mort de Ramón Mercader (1969, "Ramón Mercaderen bigarren heriotza"); Autobiografía de Federico Sánchez (1977, "Federico Sánchez-en autobiografia"); L´algarabie (1981, "Zarata"); La montaña blanca (1986, "Mendi zuria"); eta Netchaiev ha vuelto (1987, "Itzuli da Netchaiev").

Resnais, Costa-Gavras, Losey eta beste zinema-zuzendarientzako gidoiak idatzi zituen: Stavisky (1974); Z (1968); eta Les routes du sud (1978, "Hegoaldeko bideak"). 1973. urtean, bestalde, Les deux mémoires ("Bi gogoak") filma zuzendu zuen; gidoia ere berak idatzia zen.

1988-1991 urteetan Espainiako Kultura ministro izan zen. Ministerioa utzita, 1991n, Federico Sánchez vous salue bien ("Federico Sánchezek agur esaten dizue") argitaratu zuen, frantsesez, besteak beste, europar ezkerraren arazoen gaineko hausnarketa. 1994an, L´écriture ou la vie kaleratu zuen, Frantzian arrakasta handia izan zuena. 1995ean bere lehen antzezlana estreinatu zuen, Alemanian, "Ama zurbila, ahizpa samurra", nazismoaren eta komunismoaren kritika. Acción Internacional contra el Hambre (AICF, gosearen kontrako gobernuz kanpoko erakundea) erakundearen espainiar sailaren lehendakaria izan zen, eta Literaturako eskolak eman zituen Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean.

Sari asko jaso zituen, Espainian eta Frantzian gehienbat. 1994an, alemaniar liburugileen Bakearen saria eskuratu zuen, Alemaniako garrantzitsueneko bat. 2008an, Espainiako Kultura ministerioak emandako Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina jaso zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]