Jorge Zabalza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jorge Zabalza
Jorge Zabalza.jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJorge Pedro Zabalza Waksman
JaiotzaMinas (en) Itzuli1943ko azaroaren 30a
Herrialdea Uruguai
HeriotzaMontevideo2022ko otsailaren 23a (78 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: hestegorriko minbizia
Familia
AitaPedro Zabalza Arrospide
Ezkontidea(k)Verónika Engler (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta idazlea
KidetzaTupamaroen Nazio Askapenerako Mugimendua

Jorge Pedro Zabalza Waksman (Minas, 1943 - Montevideo, 2022ko otsailaren 23a) Uruguaiko politikaria izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esnegintza izan zen XIX. mendearen amaieran Ameriketara joandako euskaldun askoren ogibidea. Esnetako abeletxeek tambo izena dute. Handik tupamaro historikoaren ezizena: Tambero. Aita, Pedro Zabalza, senatari kontserbadorea zen arren, Jorge eta bere anaia Ricardo goiz sartu ziren Raúl Sendicek sortutako "Uruguaiko Nazio Askapen Mugimendu-Tupamaroetan". 1969an –Jorge Montevideoko Punta Carretas presondegian zela–, tupamaroek Pando hiria hartu zutenean, ihesean zebilen Ricardo atzeman eta bertan hil zuen poliziak. Urtebete beranduago, 111 tupamarok sekula izan den ihesaldirik arrakastatsuena burutu zuten, Zabalza eta Sendic tartean zirela. Ez zen baina handik alde egingo zuen azken aldia: 1972an, Jorgek zuzendutako planari jarraiki, 15 izan ziren espetxe beretik alde egin zuten tupamaroak. Halere, errepresio gordina zela medio, hurrengo hilabeteetan 2.800 tupamaro atxilotu zituzten.

Jorge Zabalza 1972ko ekainean harrapatu zuten; 11 urte emango zituen kuartelez kuartel, bi metro karratuko kaioletan. 1985ean, diktadura amaituta, tupamaroak zeregin politikoetara bueltatu ziren, matxinada helburuak ahaztu gabe. Zabalza tupamaroen "Mate Amargo" aldizkariaren zuzendaria izan zen. 1994ko hauteskundeetan, Montevideo Barrutiko Batzorderako zinegotzi hautatu zuten. Ezaguna da Frente Amplio (FA) koalizioak bultzatu zituen pribatizazioen kontrako bere jarrera. Beste agintari tupamaroekin bat ez zetorrelako laga zuen Mugimendua. 2007ko urrian, Federico Leicht kazetariak kaleratu zuen Zabalzaren biografia, "Cero a la izquierda", eta ez da Frente Amplioko tupamaroen gogoko izan[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jorge Zabalzari buruzko elkarrizketa-erreportajea Argia aldizkarian
  2. Leicht, Federico (2007). "Cero a la izquierda. Una biografía de Jorge Zabalza". Letraeñe ediciones. ISBN 997480561-3