Jorge de Sena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jorge de Sena

Bizitza
JaiotzaLisboa1919ko azaroaren 2a
Herrialdea Portugal
HeriotzaSanta Barbara (Kalifornia)1978ko ekainaren 4a (58 urte)
Hezkuntza
HeziketaPortoko Unibertsitatea
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, poeta, itzultzailea eta idazlea
Jasotako sariak

IMDB: nm0784068 Musicbrainz: f8d8d6cb-5d50-4e10-b8af-b1e51c9a27b8 Discogs: 1506974 Edit the value on Wikidata

Jorge (Cândido) de Sena (Lisboa, 1919ko azaroaren 2aSanta Barbara, Kalifornia, 1978ko ekainaren 4a) poeta, kritikari, saiakeragile, nobelagile, antzerkigile, itzultzaile eta unibertsitateko irakasle portugesa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria da Luz Grilo de Senaren eta Augusto Raposo de Senaren seme bakarra izan zen. Bi sendiak goi-mailako burgesiakoak ziren; amaren aldekoak Portoko merkatari aberatsak ziren, eta aitaren aldekoak, berriz, militarrak eta goi-mailako funtzionarioak.

1944an Ingeniaritza Zibilean lizentziatu zen, eta 1947an hasi eta hamalau urtez ingeniari gisa lan egin zuen. 1949an Maria Mécia de Freitas Lopes-ekin ezkondu zen, eta bederatzi seme-alaba izan zituzten. Emaztea idazlearen bidelagun eta laguntzaile ezinbestekoa izan zen, bizi izan zituen makalaldi ugarietan aurrera egiten lagundu ziona. Ingeniari-lanarekin batera, zenbait argitaletxetako literatura-zuzendari, itzultzaile eta testuen zuzentzaile ere jardun zuen.

Politikari dagokionez, Salazarren diktaduraren bidegabekeriak salatu zituen, eta diktaduraren jazarpena pairatu zuen. 1959an Brasilera ihes egin zuen, eta 1965ean AEBetara joan zen, irakasle gisa lan egitera. Kaliforniako Santa Barbara hirian hil zen, 1978an. Bere gorpuzkiak Lisboako "Cemitério dos Prazeres" hilerrira eraman zituzten 2009ko irailaren 11n.

XX. mendeko intelektual portuges garrantzitsuenetakoa izan zen. Bere obra oso zabala da, eta hainbat alor jorratu zituen: fikzioa, antzerkia, saiakera eta poesia. Lanik ezagunena Sinais de Fogo nobela autobiografikoa da, 1995ean Luís Filipe Rocha zuzendariak zinemarako egokitu zuena.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia

• Perseguição (1941)
Coroa da Terra (1947)
Pedra Filosofal (1950)
As Evidências (1955)
Fidelidade (1958)
Metamorfoses (1963)
Arte de Música (1968)
Peregrinatio ad Loca Infecta (1969)
Exorcismos (1972)
Conheço o Sal e Outros Poemas (1974)
Poesia I (1977)
Poesia II (1978)
Poesia III (1978)
Visão Perpétua (1982, hil ostekoa)
Dedicácias (1999, hil ostekoa)

Prosa

• Andanças do Demónio (1960)
Novas Andanças do Demónio (1966)
Os Grão-Capitães (1976)
O Físico Prodigioso (1977)
Sinais de Fogo (1979, hil ostekoa)
Génesis (1983, hil ostekoa)

Antzerkia

• O Indesejado (1951)
Ulisseia Adúltera (1952)
O Banquete de Dionísos (1969)
Epimeteu ou o Homem Que Pensava Depois (1971)

Saiakera

• Da Poesia Portuguesa (1959)
O Poeta é um Fingidor (1961)
O Reino da Estupidez (1961)
Uma Canção de Camões (1966)
Os Sonetos de Camões e o Soneto Quinhentista Peninsular (1969)
A Estrutura de Os Lusíadas e Outros Estudos Camonianos e de Poesia Peninsular do Século XVI (1970)
Maquiavel e Outros Estudos (1973)
Dialécticas Aplicadas da Literatura (1978)
Fernando Pessoa & Cia. Heterónima (1982, hil ostekoa)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

• Prémio Internacional de Poesia Etna-Taormina
• Ordem do Infante D. Henrique
• Grã-Cruz da Ordem de Santiago, hil ostekoa.
• 198an Jorge de Sena Center for Portuguese Studies zentroa inauguratu zuten, Santa Barbara hiriko Kaliforniako Unibertsitatean.

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]