José Ángel Lema Pueyo

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Ángel Lema Pueyo

Bizitza
JaiotzaDonostia1960ko martxoaren 21a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2022ko apirilaren 5a (62 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta historialaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Inguma: jose-angel-lema-pueyo

José Ángel Lema Pueyo (Donostia, 1960ko martxoaren 21a - 2022ko apirilaren 5a) Erdi Aroaren Historian eta Paleografian aditua zen historialaria.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ikasketei dagokionez, 1984an lizentziatu zen eta 1995ean doktoratu zen Deustuko Unibertsitatean Organización institucional de los reinos de Alfonso I "el Batallador" y sus relaciones con la nobleza laica y eclesiástica (1104-1134) izenburudun tesiarekin (euskaraz Nafarroako Alfontso I.a Borrokalariaren erreinuen antolaketa instituzionala eta noblezia laiko eta eliztarrarekin zituen harremanak).[1]

2003tik Erdi Aroaren Historiako Irakasle titularra izan zen Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Letren Fakultatea Fiologia eta Historia Sailean (lehengo Filologia, Geografía eta Historia Fakultateko Erdi Aroaren, Aro Modernoaren eta Amerikaren Historia Sailean).[1][2][3]

Bihotzekoak jota hil zen.[2]

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Alfontso I.a erregearen irudizko erretratua (Francisco Pradilla y Ortiz)

Bere tesiaren bidez, XII. mendeko Nafarroako erresumako gizartearen elitea aztertu bazuen ere, beste gai ugari ikertu zituen. Hala nola, Behe Erdi Aro eta Aro Modernoko dokumentazioaren edizioa eta ikerketa diplomatikoa eta Gipuzkoako Batzarren sorrera eta kontzejuak.[1]

Ikerketa-proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerketa proiektu hainbatetan parte hartu zuen:[1]

  • "De la Lucha de Bandos a la Hidalguía Universal: transformaciones sociales, políticas e ideológicas en el País Vasco, siglos XIV y XV" (UPV y Ministerio de Educación y Ciencia, 2000-2002, 2002-2003 y 2004-2007)
  • "Los ámbitos de poder en la sociedad guipuzcoana tardomedieval (siglos XIV-XVI): entramados burocráticos y manifestaciones documentales" (UPV/ EHU, 2003-2005).
  • Bere azken ikerketan zerbitzu eta basailutza harremanak aztertzen ari zen euskal eliteen eta Gaztelako monarkiaren artean XV. eta XVI. mendeetan, Gutun bizkaitarrak (‘Cartas vicaínas’) deitutakoen bidez, José Antonio Munitarekin batera egiten ari zena eta ez zuena amaitu.[3][2][4]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Lemaren argitalpen nagusiak:[1][5]

Euskal Herriko dokumentazio-iturrietan aditu handienetakoa zen eta Eusko Ikaskuntzaren “Fuentes Documentales Medievales del País Vasco” bilduman hainbat liburu[Betiko hautsitako esteka] argitaratu zituen (zenbait herritako dokumentu bildumak, batik bat) eta beste hainbat dokumentazio-lan argitaratu zituen, bai dokumentuak, bai eta haien testuingurua (esate baterako, bandoen gerrari buruz eta Araba, Bizkaiko eta Gipuzkoako XV eta XVI. mendeetako eliteei buruz).[1] [3][4]

Historiako sintesi-lanezko eskuliburutan ere aritu zen: Lur Entziklopedia Tematikoaren Euskalerriaren Historian eta Hiria Liburuak argitaletxearen Historia del País Vasco deitutakoan Auñamendi[1] eta beste hainbat liburu aipatutako Erdi Aroari eta Aro Moderno hasierari buruzko ikerketetan oinarritutakoak, bereziki garai horretako euskal eliteena.[3][5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g Ayuso Sánchez, Cristina. “Lema Pueyo, José Ángel” In Auñamendi Entziklopedia. .
  2. a b c (Gaztelaniaz) Ortega, David. (2022-04-06). «Muere José Ángel Lema, profesor del campus de Álava de la UPV/EHU» Diario de Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2022-04-07).
  3. a b c d «In memoriam: José Ángel Lema Pueyo» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2022-04-07).
  4. a b (Gaztelaniaz) Hasta siempre, José Ángel Lema, compañero – HILAME. Una prosopografía de personas que vivieron en la Edad Media.. (Noiz kontsultatua: 2022-04-07).
  5. a b (Gaztelaniaz) «José Ángel Lema Pueyo» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2022-04-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]