José Ametzola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
José Ametzola
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
Jaiotza Urkabustaiz1874ko urtarrilaren 9a
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Heriotza Cercedilla1922 (47/48 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea politikaria eta pilotaria
Lantokia(k) Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Liberal-Kontserbadorea

José Ametzola Aspizua, (Urkabustaiz, 1874ko urtarrilaren 9aCercedilla, 1922), ezagunagoa Ametzola abizen soilez, 1900eko Udako Olinpiadetan parte hartu eta Francisco Villotarekin batera urrezko-domina irabazi zuen pilotaria izan zen. Partida bakarra jokatu zuten Etxegarai eta Maurice Durquettyren aurka.

Bilbotarra, Olinpiar Jokoetan domina bat irabazi zuen Euskal Herriko lehenengo kirolaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita José Ametzola Viriga zuen. Hau, Etxebarriko semea, non oraindik Ametzola jauregia zutik dirauen, "Hullera Vasco-Leonesa" enpresaren sortzailea izan zen. Beste enpresa batzuk ere sortu zituen, batez ere, meatzaritza-enpresak. Josek beste bost anai-arrebak izan zituen, tartean Baltasar Ametzola, guztiek politikari ekin ziotenak.

Nahiz eta Izarran (Urkabustaiz) jaioa izan, Bilbon bizi zen eta aitaren partetik dirutza jarauntsi zuen. Gaztetan puntista amateurra, eta gero Banco de Bilbaoren batzordekide eta antzerki eta zezenketa-enpresaburua ere izan zen.

José Bizkaiko Partido Liberal-Conservador buruzagi nagusienetariko bat izan zen, 1914an Durangoko diputatua izandakoa. Hauteskundearen emaitzak ez ziren Esteban Bilbao karlistak onartuak. Hori zela eta, zenbait liskar izan ziren Ametzolaren jarraitzaile eta erreketeen artean. Hauek kontserbadore batzuk zauritzeagatik atxilotuak izan ziren eta hautaketa aurka egitekotan izan zen Bizkaiko Hauteskunde Batzordeak. Hala ere, honek Ametzola berretsi eta 1916 arte izan zen Madrilen. 1920an Alfontso XIII.a Espainiakoak aitoren seme (gaztelaniaz: gentilhombre) izendatu zuen, monarkia babesteagatik.

1922an hil zen. Teresa Garaik emaztea seme-alaba bi izan zituen: José eta Soledad. Artziniegako hilerriaren familiaren panteoian lurperatu zuten.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]