Edukira joan

José Antonio Remón Cantera

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Antonio Remón Cantera

(2012)
Bizitza
JaiotzaPanama Hiria, 1908ko apirilaren 11
Herrialdea Panama
HeriotzaPanama Hiria, 1955eko urtarrilaren 2a (46 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta polizia
Jasotako sariak
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoaNational Patriotic Coalition (en) Itzuli

José Antonio Remón Cantera (Panama Hiria, 1908ko apirilaren 11 – ibidem, 1955eko urtarrilaren 2a) panamar militar eta politikaria izan zen. Panamako presidentea izan zen 1952tik 1955era.

Mexikoko Akademia Militarrean ikasi zuen eta 1947tik Panamako polizia zuzendu zuen. 1949an Daniel Chanis Pinzón presidenteari uko egitera behartu zuen eta 1951n Arnulfo Arias boteretik bota zuen.

Koalizio Patriotiko Nazionaleko hautagaia izan zen 1952ko hauteskundeetan. Herrialdeko presidente bihurtu zen lehen militarra izan zen eta polizia militarizatu eta Guardia Nazional bihurtu zuen. Estatubatuarren aldeko politika jarraitu zuen eta oposizioa erreprimitu zuen.

1955eko urtarrilaren 2an hil zuten tiroz, eta hilketa ez zen inoiz argitu.