José Benjamín Gorostiaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Benjamín Gorostiaga

Bizitza
JaiotzaSantiago del Estero1823ko martxoaren 26a
Herrialdea Argentina
HeriotzaBuenos Aires1891ko urriaren 3a (68 urte)
Hezkuntza
HeziketaBuenos Airesko Unibertsitatea
Colegio Nacional de Buenos Aires (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakepailea, abokatua, ekonomialaria eta politikaria

José Benjamín Gorostiaga (Santiago del Estero, martxoak 26, 1823Buenos Aires, urriak 3, 1891) abokatu eta politikari argentinarra izan zen eta 1853ko Argentinako Konstituzioaren egile nagusietako bat. Barne eta Ogasun ministroa ere izan zen, baita Justizia Gorte Goreneko presidentea ere, Nicolás Avellaneda presidenteak Senatuaren oniritziarekin izendatua, eta auzitegi goreneko presidente ere aukeratua izan zen.

Argentinako Konstituzioaren egilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argentinako historiografia ofizialaren arabera, Juan Bautista Alberdi izan zen Konstituzio Nazionalaren "aita". Hala ere, korronte errebisionista handi batek 1853an aprobatutako testu konstituzional osoa Gorostiagak idatzi zuela uste du, eta Alberdiren eragina txikia izan zela.