José Calvário

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Calvário
Bizitza
JaiotzaPorto, 1951
Herrialdea Portugal
Lehen hizkuntzaportugesa
Heriotza2009ko ekainaren 17a (57/58 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, orkestra zuzendaria, piano-jotzailea eta kantugilea
Musika instrumentuapianoa

IMDB: nm1830546 Discogs: 805454 Edit the value on Wikidata

José Calvário (Porto, 1951 - Oeiras, 2009ko ekainaren 17) Portugalgo musikagile eta orkestra zuzendari ezaguna izan zen. Diktaduraren aurkako jarrera izan zuen. Oso estilo desberdinak landu zituen: jazz, pop...[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost urte zituenetik hasi zen pianoa jotzen. Musikaren haur prodijio bat zen: lehenengo errezitaldia Portoko Orkestra Sinfonikoarekin egin zuen 1961ean, hamar urte besterik ez zituela. Suitzara emigratu zuen Ekonomia ikastera; han jazz orkestra ere egin zuen, gero pop taldea osatzeko. 1971an Portugalera itzuli zen, Lisboan moldatzaile eta musika ekoizle gisa lan egitera. Harrezkero arrakasta ezagutu zuen. Bere garaiko beste musikari eta abeslari batzuek bezala, aktiboki parte hartu zuen diktadurarekin amaitu zuen 1974ko apirilaren 25eko Krabelin Iraultzan. Eurovision Abesti Lehiaketan behin baino gehiagotan hartu zuen parte. 1977an Os Amigos orkestrarekin jo zuen eta 1985ean Adelaide Ferreira abeslariarekin. 2008ko azaroan bihotzekoa izan zuen, eta 2009an hil zen arte koma egoeran bizi izan zen. 58 urte zituen. Hil zenean, Josefa Calvário alarguna eta bi seme-alaba utzi zituen,eta bere lehen ezkontzako alaba bat.[2]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso diskografia zabala utzi zuen, asko beste artistekin kolaborazioan. Hona hemen izenburu batzuk:

  • Música Nova - (LP, Orfeu, 1971)
  • Festival 10 Canções (LP, Orfeu, 1973)
  • The Best Disco In Sound (Album Carroussel, 1977)
  • What The World Needs Now (Máxi-Single, Orfeu, 1978)
  • A Love In Four Seasons (Imavox, 1979)
  • Orquestra & Som de José Calvário (LP, Danova,1981)
  • Saudades com The London Symphony Orchestra (LP, CBS/SONY, 1985)
  • Mapas, Hungarian State Symphony Orchestrarekin (CD, Strauss/CNM, 1996)
  • Kiss Me (Jatorrizko Soinu Banda) - (Universal Music, 2004)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]