José Colá
Itxura
| José Colá | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Colá y Goiti |
| Jaiotza | Gasteiz, 1841 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Gasteiz, 1924 (82/83 urte) |
| Hobiratze lekua | Santa Isabel hilerria |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Madrilgo Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | arkeologoa |
| Lan nabarmenak | |
| Kidetza | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia Historiaren Errege Akademia Frantziar arkeologia elkartea |
José Colá Goiti (Gasteiz, 1841 - ib., 1924) arabar idazle eta arkeologoa izan zen. Zuzenbide-ikasketak egin zituen Madrilgo Unibertsitatean. Hirugarren Gerra Karlistaren ondoren, Amerikara joan behar izan zuen. Handik itzulitakoan La emigración vasco-navarra liburua idatzi zuen (Gasteiz, 1882). Obra honen sei argitalpen egin ziren hiru urtetan, eta euskarara (1885, Euskal-naparren joaera edo emigrazioa, Marcelino Soroaren itzulpena) eta frantsesera itzuli zen. Gasteizi buruzko lan ugari idatzi zuen: La ciudad de Vitoria bajo los puntos de vista artístico, literario y mercantil, seguida del indicador del viajero (1883, hiru argitalpen), El futuro de Vitoria (1884), Guía de Vitoria (1901) eta La Virgen Blanca (1901).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.