José Eduardo Velásquez Tarazona
| José Eduardo Velásquez Tarazona | |||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2004ko otsailaren 4a - 2024ko irailaren 17a ← Ivo Baldi Gaburri - José Antonio Alarcón Gómez → Elizbarrutia: Huarazko elizbarrutia
2003ko apirilaren 5a - 2004ko apirilaren 25a Elizbarrutia: Huachoko elizbarrutia
2000ko uztailaren 1a - 2004ko otsailaren 4a Elizbarrutia: Tacna eta Moqueguako elizbarrutia
1994ko martxoaren 15a - 2000ko uztailaren 1a ← George Patrick Ziemann - Gustavo Rodríguez (en) Elizbarrutia: Obba (en)
1994ko martxoaren 15a - 2000ko uztailaren 1a Elizbarrutia: Huarazko elizbarrutia | |||||||||||
| Bizitza | |||||||||||
| Jaiotza | Caraz (en) | ||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||
| Heriotza | Lima, 2026ko urtarrilaren 12a (78 urte) | ||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||
| Jarduerak | apaiz katolikoa, filosofoa eta apezpiku katolikoa | ||||||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||||||
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||||||
José Eduardo Velásquez Tarazona (Caraz, 1947ko irailaren 2a – Lima, 2026ko urtarrilaren 12a) perutar elizgizon katolikoa izan zen. 1994tik 2000ra Huarazko apezpiku laguntzailea izan zen, 2000tik 2004ra Tacna eta Moqueguako apezpiku lagunkidea eta 2004tik 2024ra Huarazko apezpikua.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]José Eduardo Velásquez Tarazona Carazen jaio zen 1947ko irailaren 2an. Arequipako apaizgaitegian burutu zituen ikasketak, eta Santa Maria Unibertsitate Katolikoan eta Kristau Eskoletako Anaien Goi Eskolan ere ikasi zuen, Filosofia eta Gizarte Zientzietako irakasle titulua lortuz. 1973ko uztailaren 1ean apaiztu zen, Huarazko elizbarrutian inkardinatuta geratuz. Chiquiángo parrokoorde, Charchuazko parroko, Huarazko apaizgaitegi nagusiko errektore eta elizbarrutiko probikario nagusi karguak izan zituen.[2]
1994ko martxoaren 15ean, Joan Paulo II.a aita santuak Obbako apezpiku titular eta Huarazko laguntzaile izendatu zuen. 1994ko maiatzaren 14an apezpiku-ordenazioa jaso zuen José Ramón Gurrutxaga apezpikuaren eskutik, kontsakratzailekideak Sebastián Ramis Torrens eta Dante Frasnelli Tarter izanik.[1]
1996ko abenduaren 14an, Gurrutxaga Luríneko egoitzara izendatu ondoren, Velásquez Tarazona Huarazko administratzaile apostoliko izendatu zuten.[2] Gero, 2000ko uztailaren 1ean Tacna eta Moqueguako elizbarrutiko apezpiku lagunkide izendatu zuten[2] eta 2003ko apirilaren 5etik aurrera, Huachoko administratzaile apostoliko ere izan zen.[1]
2004ko otsailaren 4an Huarazko apezpiku izendatu zuten.[3] 2024ko irailaren 17an, Frantzisko aita santuak bere erretiroa onartu zuen.[4] Velásquez Tarazona Liman hil zen 2026ko urtarrilaren 12an, 78 urte zituela.[5]
Ondorengotza apostolikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Giovanni Francesco Albani kardinala (1760)
- Carlo Rezzonico kardinala (1773)
- Antonio Dugnani artzapezpikua (1785)
- Jean-Charles de Coucy artzapezpikua (1790)
- Gustave-Maximilien-Juste de Croÿ-Solre artzapezpikua (1820)
- Charles-Auguste-Marie-Joseph Forbin-Janson apezpikua (1824)
- François-Auguste-Ferdinand Donnet kardinala (1835)
- Charles-Émile Freppel apezpikua (1870)
- Louis Luçon kardinala (1888)
- Charles Binet kardinala (1920)
- Maurice Feltin kardinala (1928)
- Jean-Marie Villot kardinala (1954)
- Luigi Dossena artzapezpikua (1973)
- José Ramón Gurrutxaga apezpikua (1987)
- José Eduardo Velásquez Tarazona apezpikua[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 4 (Ingelesez) «Bishop José Eduardo Velásquez Tarazona †» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2026-01-28).
- 1 2 3 (Italieraz) «Nomina del Coadiutore di Tacna y Moquegna (Perù)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2000-07-01 (kontsulta data: 2026-01-28).
- ↑ (Italieraz) «Nomina del Vescovo di Huaraz (Perú)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2004-02-04 (kontsulta data: 2026-01-28).
- ↑ (Italieraz) «Rinuncia e nomina del Vescovo di Huaraz (Perù)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2024-09-17 (kontsulta data: 2026-01-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sánchez Silva, Walter. «Obispo de los andes del Perú decreta tres días de luto por la muerte de su predecesor» ACI Prensa 2026-01-13 (kontsulta data: 2026-01-28).