José Francisco Gana

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Francisco Gana

deputy of Chile (en) Itzuli


Chilean Minister of Finance (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaSantiago1791ko azaroaren 13a
Herrialdea Txile
HeriotzaSantiago1864ko urtarrilaren 20a (72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria eta politikaria
Lantokia(k)Santiago
Graduajeneral
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa hola q hace partido (en) Itzuli

José Francisco Gana López (Santiago, 1791ko azaroaren 13a - ib., 1864ko urtarrilaren 20a) Txileko militarra eta politikaria izan zen. Agustín Gana Darrigrandi eta Dolores López Guerreroren semea zen. Aitona, José Francisco Gana Ametzaga, plentziarra zen[1]. 1808an armadan sartu zen Erresumako erregimentuko tenienteorde bezala. 1812an zerbitzutik erretiratu zen, bere aita errealistek preso hartu eta Callaoko kartzelara bidali zutelako; berak lagundu zion eta presoen matxinadan parte hartu zuen.

Bizitza militarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1820an Txileko armadan sartu zen eta Peru Askatzeko Espedizioan parte hartu zuen, non zenbait ekintzatan parte hartu zuen, kapitain mailara iritsiz. Yungayren garaipenaren ondoren, Peru Garaiko kanpainetan parte hartu zuen, eta sarjentu nagusi bihurtu zen.

Txilen, 1825ean, gerrilletan "Los Pincheira" izeneko gaizkile taldearen aurka jardutea egokitu zitzaion. 1826an Ramón Freirerekin batera joan zen Chiloéra tropa errealisten aurka egin zen behin betiko kanpainara, Pudeto eta Bellavistan garaituak izan zirenak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Familia Gana | www.genealog.cl» www.genealog.cl (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).