José Ignacio de Gorriti

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Ignacio de Gorriti

Bizitza
JaiotzaSan Salvador de Jujuy1770eko uztailaren 30a
Herrialdea Argentina
 Bolivia
HeriotzaSucre1835eko azaroaren 9a (65 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSan Frantzisko Xabierko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua eta militarra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAlderdi Unitarioa

José Ignacio de Gorriti jenerala (1770; 1835eko azaroaren 9a) argentinar estatu-gizona, soldadua eta abokatua izan zen. 1816ko uztailaren 9an Argentinako Independentzia aldarrikatu zuen Tucumango Kongresuko ordezkaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorriti Jujuyn jaio zen Feliciana Coeto eta Ignacio de Gorriti Navarro-ren, herriko nobleziako kideen, semea. Bera eta bere anaia Juan Ignacio de Gorriti (geroago apaiz eta legegile ezaguna) Kordobako Montserrat eskolan ikasi zuten. 1788an Chuquisacako Unibertsitatean sartu zen eta zuzenbide kanoniko eta zibilean graduatu zen. Aita hiltzean Jujuy-ra itzultzera behartu zuten, familia eta haien interesak zaintzeko. 1802an Facunda Zuviríarekin ezkondu zen.

1810ean, Maiatzeko Iraultzaren ondoren, Gorriti kausa iraultzailearen aldeko aktibo eta ozen bihurtu zen. Iparraldeko Armadarekin eta Martín Güemes jeneralarekin batera kanpaina egin zuen, eta ondoren esker oneko Saltak Tucumango Kongresurako hautatua izan zen, 1816an deklaraziorako. 1817an Kongresua Buenos Airesera joan zenean, dimisioa eman zuen Saltan Güemesekin lanean jarraitzeko. Kanpainan paper nabarmena izan zuen, gautxoen zalditeria antolatuz eta 1820an erregezaleen aurkako borroka giltzarri bat irabazi zuen.

Gorriti Saltako Probintziako gobernadore izendatu zuten 1822an, eta ospetsua izan zen, 1827 eta 1829 artean bigarren agintaldia izan zuen. Hainbat arrakasta militar gehiago izan zituen bai espainiar indarren aurka bai Juan Facundo Quirogaren agindupeko federalen aurka. Hala ere, Quirogaren ondorengo arrakastak Boliviara erbesteratzera behartu zuen, non zentaborik gabe eta seme-alaba askorekin hil zen.

Gorritiren alaba Juana Manuela Gorriti idazlea izan zen, eta Manuel Isidro Belzu Boliviako presidente izango zenarekin ezkondu zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]