Edukira joan

José Javier Etaio Mikeo

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Javier Etaio Mikeo

Zientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademiako akademikoa

1983ko otsailaren 23a - 2012ko irailaren 11
Germán Ancochea Quevedo - Manuel de León Rodríguez
presidentea

1976 - 1982
Enrique Linés Escardó - Pedro Luis García Pérez
Bizitza
JaiotzaIruñea1926ko martxoaren 28a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril2012ko irailaren 11 (86 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Konplutentsea
Tesi zuzendariaPedro Abellanas
Doktorego ikaslea(k)Fernando Etayo Gordejuela
Carolina Cuartero Segura
Julio León Álvarez
Francisco Javier Peralta Coronado
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria
KidetzaZientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademia
Espainiako Matematikako Errege Elkartea

José Javier Etaio Mikeo (Iruñea, 1926ko martxoaren 28aMadril, 2012ko irailaren 11) Nafarroa Garaiko matematikari izan zen. Elkarte desberdinen partaidea izan zen, besteak beste, Zientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademia, Espainiako Matematikako Errege Elkartea; azken horren presidentea izan zen 1976tik 1982ra.

Iruñean jaioa, 1950ean Zaragozako Unibertsitatean lizintzia lortu zuen eta 1959an, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, doktore titulua eskuratu zuen. 1961ean Geometria diferentzialaren katedra Zaragozako Unibertsitatean lortu zuen; 1963an, Madrilgo Konplutensean ere bai. Urte berean Zaragozako Zientzia Akademiako Zientzia Zehatzen Sailaren akademikoa izendatu zuten, baita CSICen Alfontso Jakitunen Patronatuaren partaidea. 1964tik 1984ra CSICen Matematiketako Jorge Juan Institutuaren zuzendari ordea izan zen.[1]

1965etik 1969ra Erdi Mailako Irakasleen Prestakuntza Eskolako departamentuburua izan zen, eta 1971tik 1975era Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Zientzia Fakultateko dekanordea. Espainiako Matematikako Errege Elkarteko presidenteordea izan zen 1960tik 1976ra, eta presidente 1976tik 1982ra. 1970etik 1985era Nazioarteko Matematika Batasuneko (IMU) Espainiako Batzordeko kide izan zen. Zientzia Zehatz, Fisiko eta Naturalen Errege Akademiako kide hautatua, 1983an jabetu zen karguaz; orduan hitzaldi hau eman zuen: Pequeña historia de las conexiones geométricas. 1983tik 1992ra diruzaina izan zen, eta 1992tik 2008ra idazkari nagusia. 1986tik 1988ra Puig Adam Matematika Elkarteko presidentea izan zen.[2]

Liburu asko plazaratu zuen. Hona hemen batzuk:[3]

  • Lecciones de matemáticas moderna. Dir. Gral. de Enseñanza Media, 1964
  • Conceptos y métodos de la matemática moderna, Vicens-Vives, 1969
  • Conceptos y métodos de la matemática moderna, Vicens-Vives, 1975 ISBN 84-316-1268-1.
  • Enseñanza de las matemáticas en la educación secundaria, Víctor García Hozekin, Rialp, DL 1995. ISBN 84-321-3068-0
  • El matemático loco de Cervantes, Espainiako Institutua, 2004.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]