José Joaquín de Olmedo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
José Joaquín de Olmedo

Ekuadorko olerkari eta politikaria (Guayaquil, 1780 - Guayaquil, 1847). Guayalquilgo Probintziaren ordezkari izan zen Cádizko Gorteetan (1811-1816). Gero, Guayaquilgo Gobernu Batzordeko lehendakari hautatu zuten (1820-1822), eta Peruko Biltzar Konstituziogilean esku hartu zuen diputatu gisa (1823). Peruko ordezkari izan zen Frantzian eta Ingalaterran (1825-1828), eta gero, Ambatoko Biltzar Konstituziogileko buru (1835).

Bestetik, olerkari ere izan zen; hala, Quintanaren eta erromantizismo aurreko idazleen eragina izan zuen. Olmedoren obra aipagarri batzuk: La victoria de Junín: Canto a Bolívar (1825), Obras poéticas (1848) eta Poesías inéditas (1861).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Joaquín de Olmedo Aldatu lotura Wikidatan