Jose Juan Castillo

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Juan Castillo» orritik birbideratua)
Jose Juan Castillo
Bizitza
JaiotzaBermeo1945eko ekainaren 16a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2021eko azaroaren 20a (76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksukaldariburua

Jose Juan Castillo Mateos (Bermeo, Bizkaia, 1945eko ekainaren 16a[1] - Donostia, 2021eko azaroaren 20a) bizkaitar sukaldaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamasei urterekin, Parisko Ostalaritza Eskolara joan zen ikasketak egitera. Lau urte eman zituen bertan, eta handik bueltan, jatetxe ospetsuenetan egin zituen praktikak, hala nola, La Tour d'Argent edo Biarritzko Jockey eta Miramar. Soldadutza egin ondoren, bere aitaren jatetxean, Olaberrian hasi zen lanean, (1967 urtean). Aitak, Jose Castillo sukaldari eta etnografoak, erretiroa hartu zuenean hartu zuen zuzendaritza, 1979 urtean. Han lanean ari zela, 1985 urtean, Mejor cocina de Hotel delako saria jaso zuen.[2]

1912an Donostian sortutako Casa Nicolasa jatetxeko ardura hartu zuen 1996an. Castillok etxe horren kalitate eta ospeari eutsi die, 2010ean erretiratu zelako itxi zuten arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Diario Vasco, 2007-08-12
  2. (Gaztelaniaz)Corcuera, Mikel.- 25 años de la Nueva cocina vasca.- Bilbo : Aizkorri argitaletxea, 2003. ISBN 84-8263-905-6. 97 orr.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]