Juan José Gerardi

Wikipedia(e)tik
José Juan Gerardi» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Juan José Gerardi
Juan José Gerardi
Datu pertsonalak
Izen osoa Juan José Gerardi Conedera
Jaio 1922ko abenduaren 27a
Guatemalako Hiria (Guatemala)
Hil 1998ko apirilaren 26a
Guatemalako Hiria (Guatemala)


Juan José Gerardi (Guatemalako Hiria, 1922ko abenduaren 27a - Guatemalako Hiria, 1998ko apirilaren 26a) guatemalar gotzain katolikoa[1] eta Giza eskubideen defendatzailea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

New Orleansen hasi zituen apaiz-ikasketak, eta 1946. urtean ordenatu zen apaiz, Guatemalan. Handik hamaika urtera, Verapazko (hiriburutik 200 bat kmra) gotzain izendatu zuten, eta, 1974. urtean, Quiché departamendukoa. Quiché Guatemalako departamendu pobreenetako bat da, Gerra Zibilean eraso gogorrenak jasan zituenetakoa; Gerardi gotzain izendatu zuten garaian, indarkeria-giroa zen han nagusi eta, ezkerreko gerrillen bilgune zelarik, gudarosteak gogor eraso zion eremu hari. Hain zuzen ere, gerrako gertakarien egia ezagutzeko asmoz Gerardik Oroimen Historikoa Berreskuratzeko antolatutako proiektuan (REMHI) aipatzen diren 442 hilketetatik gehienak gudarosteak egin zituen.

1980an, Gerardik gogor salatu zuen nekazariek espainiar enbaxada okupatu ondoren segurtasun-indarrek bertan egindako sarraskia, eta, handik gutxira, zenbait atentatu egin zizkioten; atentatuetatik onik atera zen, baina Costa Ricara erbesteratu behar izan zuen. 1984an, Guatemalako artzapezpiku-barrutiko gotzain-laguntzaile eta bikario orokor izendatu zuten. Kargu hartan zela sortu zuen REMHI proiektuari jarraipena ematen zion ODHA proiektua, Guatemalako indarkeriaren urteetako biktimen lekukotasunak jasoaz, egia ezagutzeko helburuarekin. 1998an amaitu zuen Guatemala: sekula gehiago ez idatzia, eta apirilaren 24an argitaletxera eramatea lortu zuen. 54 ordu geroago, ezezagun batek bere etxe aurrean hil zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]