José Lerga Donamaria

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Lerga Donamaria
José Lerga.png
Bizitza
JaiotzaDonamartiri Untz, 1817
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaDonamartiri Untz1892ko maiatzaren 26a (74/75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakofizierra
Zerbitzu militarra
Gradualanda-mariskal
Parte hartutako gatazkakBigarren Karlistaldia
Lehen Karlistaldia

José Lerga Donamaria (San Martin Unx, Nafarroa, 1817 - ib., 1892ko maiatzaren 26a) nafar buruzagi karlista izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

16 urte besterik ez zituela, Lehen Karlistaldian Eraso koronelaren agindupean jarri zen. Katalunian eta Portugalen borrokatu ondoren, Huescako lurretan atxilo hartu zuten. Preso liberalen ordez trukatu zuten, eta Kataluniara borrokara zihoala, zauritu egin zuten, Huescan, lehenengo aldiz. Osatu eta gero, bigarrenez zauritu zuten Herrerako guduan (Aragoi), eta teniente koronel kargua eskuratu zuen. Eloko guduan, hirugarrenez zauritu zuten. Bergarako besarkadaren ondoren, Frantziara erbesteratu eta hamahiru urtez egon zen bertan. Hirugarren Karlistaldian, Areatzako erasoan, laugarrenez zauritu, eta atxilo hartu zuten. 1875ean, mariskal izendatu zuten. Nafarroako komandante nagusi eta Lizarrako gobernadore militar izan zen, bestalde. Harena da Breve reseña de la vida militar de don José Lerga escrita por él mismo obra biografikoa (1892).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.