José Luis Garci

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
José Luis Garci
Jose Luis Garci.jpg
Bizitza
Jaiotza Madril1944ko urtarrilaren 20a (73 urte)
Herrialdea  Espainia
Familia
Ezkontidea(k) Andrea Tenuta
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea zinema zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, telebista aurkezlea eta zientzia-fikzio idazlea
Kidetza San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
IMDb nm0305054

José Luis Garci, izen osoa José Luis García Muñoz (Madril, 1944ko urtarrilaren 20a), espainiar zinemagilea da.

Lehenago film laburrak egin bazituen ere, Garciren lehen film arrakastatsua Asignatura pendiente (1977) izan zen. Bere belaunaldiari buruzko gogoeta ugari azaleratzen du filmetan, frankismoaren garaiko gizartearekin zerikusia dutenak. Halakoa da Solos en la madrugada (1978), esaterako, eta Las verdes praderas (1979). Ingelesez besteko film onenaren Oscar Saria eman zioten Volver a empezar (1982) lanarengatik, eta espainiar film bati ematen zitzaion lehen Oscarra izan zen gainera.

Horietaz gainera, El crack (1980), El crack II (1983), Sesión continua (1984) eta Asignatura aprobada (1987) filmak ditu aipagarrienak. 1990eko hamarkadan, telebistarako lan egin zuen, espainiar zinemagintzaren krisia zela eta. Nolanahi ere, 1994an hasi zen berriro zinema zuzentzen, Canción de cuna filmarekin, zeinarekin irabazi baitzituen bost Goya. 1997an, La herida luminosa zuzendu zuen. 1998an, El abuelo filma estreinatu zuen, eta You Are the One, 2000n. Behin baino gehiagotan izendatu dute Oscar sarietarako. Garciren Sangre de mayo (2008) lanak, 1808ko maiatzaren 2an Madrilen gertatukoa kontatzen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]