José Luis Sánchez Bravo

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Luis Sánchez Bravo
Bizitza
JaiotzaVigo, 1954
Herrialdea Espainia
HeriotzaHoyo de Manzanares1975eko irailaren 27a (20/21 urte)
Heriotza modua: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaFrente Revolucionario Antifascista y Patriota

José Luis Sánchez-Bravo Solla (Vigo, 1954Hoyo de Manzanares, 1975eko irailaren 27a), Frente Revolucionario Antifascista y Patriota talde armatuaren kidea izan zen Francisco Francoren diktadura garaian. ETA erakunde armatuko Juan Paredes Manot (ezizenez, Txiki) eta Angel Otaegi kideak, FRAP erakunde armatuko Xosé Humberto Baena eta Ramón García Sanz kideekin batera fusilatu zuten, guda-kontseilu batean epaitu ondoren. Fusilatzeak gizarte erreakzio eta protesta biziak eragin zituen Euskal Herrian, Espainian eta nazioartean. Sánchez Madrilgo Hoyo de Manzanares herrian hil zuten.

Gerra-kontseiluak eta kondenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilgo El Goloson, irailaren 18an, gerra-kontseilu sumarisimoa egin zen abuztuaren 16an Carabanchelen Antonio Pose Rodríguez goardia zibila hil zuten FRAP-eko militanteen aurka. Aurretik, irailaren 11 eta 12an, FRAPeko beste kideen aurkako gerra-kontseilu sumarisimoa egina zen Madrilen. Bigarren honetan José Fonfrías Díaz 20 urteko kartzela zigorrera kondenatu zuten eta beste 5 kide heriotza zigorrera, baina haietako hiru barkatu zituzten eta kartzelara bidali: Concepción Tristán López eta María Jesús Dasca Pénelas (haurdun zeudelako biak) eta Manuel Cañaveras de Gracia. Beste biak, berriz, Ramón García Sanz eta José Luis Sánchez-Bravo Solla, fusilatu egin zituzten Hoyo de Manzanaresen.

Uda hartan hamaika pertsonak jaso zuten heriotza zigorra. Hala ere, irailaren 26ko Ministro-kontseiluak kondenatutako sei barkatu zituen eta beste bostei ezarritako zigorrak betetzeko agindu. Exekuzioak biharamunean egin ziren.

Fusilamenduak bertan behera uzteko saiakerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakera asko egin ziren exekuzioak bertan behera uzteko. Bartzelonako Abokatu Elkargoan protesta bat baino gehiago egon zen eta Vatikanoak ere mugimenduak egin zituen. Paulo VI.ak klementzia eskatzen zuen mezua bidali zuen. Suediako lehen ministro Olof Palme Stockholmeko kaleetara atera zen, kondenatuen familientzako laguntza eske. Nicolás Franco diktadorearen anaiak ere ondo pentsatzeko eskatu zion eta Otaegiren amak Jubany kardenala, Iniesta apezpikua eta Vicente Enrique y Tarancón kardinala bisitatu zituen.

Exekuzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irailaren 27an bete ziren indultua ez zuten jaso heriotza zigorrak, Baenarena tartean, Hoyo de Manzanaresen (Madril) burututakoa, José Luis Sánchez Bravo eta Ramón García Sanz militanteekin batera. Xosé Humberto Baenak hogei urte zituen.

Hoyo de Manzanaresen fusilamenduak hamar goardia zibil edo polizi, sarjentu bat eta teniente batek osatzen zituzten hiru tropelek egin zituzten, denak borondatez. 09:10ean, poliziek Ramón García Sanz fusilatu zuten. Handik hogei minutura, José Luis Sánchez Bravo eta, handik gutxira, Xosé Humberto Baena. 10:05ean, dena bukatuta zegoen, jada. Exekuzio publikoa zen, baina familiak ezin izan zuen bertan egon. Erretorea izan zen gertuko bakarra eta horrela kontatu zuen une latz hura:

« Piketeetan parte hartu zuten polizia eta goardia zibilez gain, beste asko iritsi ziren autobusez. Xaxatzeko etorri ziren eta, asko mozkortuta zeuden. Fusilatutako batia azken igurtzia ematera hulbildu nintzionean, oraindik bizirik zegoen. Pelotoi buru zen tenientea inguratu zen eta azken tiroa eman zion, apartatzeko denborarik eman gabe niri. Odolak zipriztindu ninduen.[1] »

Goiz hartan bertan eman zien lur hiru gorpuei Hoyo de Manzanaresen. Geroago, Sánchez Bravoren gorpuzkinak Murciara eraman ziren eta García Sanzenak, berriz, Madrilgo kanposantu zibilera.

Protestak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heriotza zigorren aurkako protestak Alemanian

Irailaren 26an Ministroen kontseiluak aho batez eta Francisco Francoren ildoak jarraituz ,11 heriotza zigorretatik 5 aurrera eramatea erabaki zuenean, zirrara ez zen nolanahikoa izan. Hala ere, Espainiako prentsak erregimenaren eskuzabaltasuna goraipatu zuen, 6 indultuak eman zituelako eta, Hubo clemencia izenburupean, erregimenari men egiten zion, inongo erreparorik gabe.

Salbuespen egoeran zegoen Euskal Herrian, greba orokorrerako deia egin zuten eta arrakastaz jarraitu zioten, paroak zabaldu ziren espainiar hiri askotan eta exekuzioak kondenatzen zituzten protestak mundu osoan.

Chistian Grobet suitzar abokatuak epaiketetan izandako irregulartasunak salatu zituen. Txikiren gerra-kontseiluan behatzaile izan zen Giza-Eskubideen Nazioarteko Federazioaren eta Giza-Eskubideen aldeko Suitzar Ligaren izenean eta horrela zion irailaren 12ko informean:

« Espainiako epaiketak jarraitzen dituenetik, behean sinatzen duen honek ez du sekula, epaiketa simulakro baten aurrean dagoen inpresioa hain garbia izan, salatuen etorkizunean erreparatzen badugu, gezur siniestro bat.[2] »

Luis Echeverría Mexikoko lehendakariak Espainia Nazio Batuen Erakundetik botatzea eskatu zuen eta mendebaldeko 12 herrialdek enbaxadoreak erretiratu zituzten Madrildik. Hiri bat baino gehiagotan, manifestariek espainiar enbaxadari eraso egin zioten eta Lisboakoa, adibidez, erre egin zuten.

Erregimenak manifestazio erraldoiarekin erantzun zuen, elkartasuna erakutsiz. José Ignacio San Martín teniente koronelak prestatu zuen eta fisikoki oso ahul agertzen zen Francisco Franco -azken agerraldi publikoa izango zuen-, orduan Asturiasko printze zen Joan Karlos Borboikoaren ondoan.

« Espainian eta Europan gertatzen dena konspirazio masoniko-ezkertiar baten ondorio da, sozialki subertsio komunista-terrorista batez lagunduta; gure ohore; haien lotsa.[3] »

Lege erreklamazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Silvia Carretero José Luis Sánchez Bravoren emaztea zen. Gertaeren unean 21 urte zituen eta haurdun zegoen. Goardia Zibilak, Federación Universitaria Democrática Españolaren (FUDE) militantea izateagatik Badajozen atxilotu zuen; talde hori FRAPen unibertsitateen adarra zen.[4] Madrilgo Yeserias espetxean sartu zuten. Mediku-txosten bati esker libre gelditu zen eta Parisen babesa hartu zuen eta han alaba izan zuen. Espainiara 1976an itzuli zen. 35 urte ondoren senarra zigortu zuen auzitegiaren ilegalitatea eskatu zuen.[5] Eskaera aurretik ezeztatua izan zen.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]