José Manuel Caballero Bonald

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
José Manuel Caballero Bonald
Caballero Bonald.jpg
Bizitza
Jaiotza Jerez de la Frontera1926ko azaroaren  11 (92 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Heziketa Sevillako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak poeta, idazlea, gidoilaria, eleberrigilea eta saiakeragilea
Jasotako sariak
Kidetza North American Academy of the Spanish Language Itzuli
Mugimendua 1950eko belaunaldia
Genero artistikoa olerkigintza
eleberria
saiakera
www.fcbonald.com/

José Manuel Caballero Bonald (Jerez de la Frontera, Cádiz, Espainia, 1926ko azaroaren 11) gaztelaniazko poeta, nobelista eta saiakera-idazlea da. 2012an Miguel de Cervantes saria jaso zuen[1].

Bizitza eta lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Caballero Bonald literaturgintza eta irakaskuntza elkarri uztartuta ibili izan da. Kolonbia, Frantzia eta beste hainbat herrialdetako unibertsitateetan literatura-irakasle izan da, eta hainbat sari jasoa da poesiaren eta eleberriaren arloan (Poesiako Boscán saria, Biblioteca Breve izenekoa, eta hiru bider Espainiako Kritikaren Saria).

1948an hasi zuen bere ibilbide poetikoa, Poesías (Poesiak) obrarekin. 1952an plazaratu zuen lehen poema-liburua, Las adivinaciones (Asmakizunak). Horren segidan etorri ziren Memorias de poco tiempo (1954, Denbora gutxiren oroimena); Anteo (1956); Las horas muertas (1959, Ordu hilak); eta Pliegos de cordel (1963, Lokarridun orriak). Vivir para contarlo (1969, Ezagutarazteko bizi) liburuan bildu zituen aurrez aipatutakoak.

Poesia sinbolikoa eta intimista da berea, bere garaiko gizartearekiko adostasunik eza erakusten duena. Hizkera aberatsa darabil, barrokismoa eta herri-hizkuntza bateratzen dituena. 1950eko belaunaldi poetikoko kide da, José Ángel Valente, Ángel González, Jaime Gil de Biedma, Carlos Barral, Claudio Rodríguez eta beste hainbatekin batera. 1984an, Laberinto de fortuna (Zortearen labirintoa) kaleratu zuen, eta handik urte batzuetara Diario de Argónida (1997, Argonidaren egunkaria).

Eleberrigintzan hasi zelarik, 1961ean Biblioteca Breve saria eman zioten Dos días de setiembre (Iraileko bi egun) liburuagatik. Errealismo sozialaren kutsu nabarmena du nobela honek, eta Andaluziako herri batean aberatsen eta nekazari txiroen arteko ezberdintasunak ditu oinarritzat. Ágata ojo de gato (1974, Agata katu-begi) idatzi zuen ondoren, errealismo magikoaren mugetan dabilena. Tiempo de guerras perdidasek (1995, Gerra galduen garaia) kutsu autobiografikoa du, baita La costumbre de vivir (2001) lanak ere. La novela de la memoria (2010) lanak aurreko biak biltzen ditu ale bakar batean.

Saiakera-libururik ere idatzi izan du Caballero Bonaldek, hainbat gairen ingurukoak: Breviario del vino (1980, Ardoaren eskuliburua); Narrativa cubana de la revolución (1968, Iraultza garaiko Kubako narratiba); Luces y sombras del flamenco (1975, Flamenkoaren argiak eta itzalak); Sevilla en tiempos de Cervantes (1991, Sevilla Cervantesen garaian); Mar adentro (2002); José de Espronceda (2002); Encuentros con la poesía (2006) eta Un Madrid literario (2009).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]