José María Achá

Wikipedia, Entziklopedia askea
José María Achá


17. Boliviako presidentea

1861eko maiatzaren 4a - 1864ko abenduaren 28a
José María Linares - Mariano Melgarejo
Bizitza
JaiotzaCochabamba1810eko uztailaren 8a
Herrialdea Bolivia
HeriotzaCochabamba1868ko urtarrilaren 29a (57 urte)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Graduajeneral

José María Achá Valiente edo José María de Achá y Valiente (Villa de Oropeza (Cochabamba), Espainiar Inperioa, 1810eko uztailaren 8aCochabamba, Boliviako Errepublika, 1868ko urtarrilaren 29a) Boliviako militar eta politikaria izan zen, 1861eko 4a maiatzetik Boliviako presidentea 1864ko abenduaren 28an erori zen arte.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

José María de Achá Cochabamba hirian jaio zen 1810eko uztailaren 8an. Boliviako armadan sartu zen, garai hartan karrera militarra etorkizun handikoa baitzen. 1835ean parte hartu zuen Boliviako Peru Konfederazioaren guduetan eta 1841eko Peru eta Boliviaren arteko gerran. Ingaviko guduan ere borrokatu zen José Ballivián Segurola mariskalaren agindupean .

Bere bizitza politikoan, Achá José María Linares presidentearen gerra ministroa izan zen, 1861eko urtarrilaren 14an estatu kolpe baten bidez bota zutena, eta horren ostean Gobernuko Batzordea edo Triunbirato militarra ezarri zen, zeinaren parte zen Ruperto Fernández eta Manuel Antonio Sánchez jeneralekin batera. Batzorde horren eginkizun nagusia herrialdearen demokratizazio prozesua bizkortzea zen, batzar eratzaile bat deituz. Hau 1861eko maiatzaren 1ean ezarri zen eta maiatzaren 4an Achá aukeratu zuten Boliviako behin-behineko presidente gisa.

Boliviako presidentea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gobernua sartu bezain laster, Achá presidenteak amnistia orokorra aldarrikatu zuen 1861eko maiatzaren 6an errepublikatik kanpo zeuden politikoki jazarri guztientzat, haien aurkako prozedura judiziala mozteaz gain. [1]

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

José María de Achá bizitza pribatura erretiratu zen bere jaioterrian, Cochabamban, eta bertan hil zen 1868ko urtarrilaren 29an, 57 urte zituela. Cochabambako hilerri nagusian lurperatu zuten .

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]