José María Bengoetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
José María Bengoetxea
Bizitza
JaiotzaOndarroa1956ko urtarrilaren 5a (68 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Bilbao Athletic1974 / 19766835
Athletic1976 / 1981263
Barakaldo CF1977 / 19783716
Real Club Celta de Vigo1978 / 198151
Deportivo Alavés1981 / 1984338
Sestao Sport Club1984 / 1985
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria

José María Bengoetxea Larrinaga (Ondarroa, 1956ko urtarrilaren 5a) bizkaitar futbolari ohia da. Aurrelari aritu zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbide profesionala Athletic Clubeko harrobian hasi zuen. 1972an Bilbao Athletic taldean izan zen eta bertan bi kanpaina egin zituen. Hamalau eta hogeita bost gol sartu zituen, hurrenez hurren.

1976-77 denboraldiari begira, filialean bere entrenatzailea izan zen Koldo Agirrek lehen taldean sartu zuen, Manu Sarabia bezalako beste gazte batzuekin batera. 1976ko irailaren 26an debutatu zuen Lehen Mailan UD Salamancaren aurka, 3 eta 0 galduz. Hiru egun geroago, UEFA Kopan debutatu zuen Újpest Dozsa hungariar taldearen aurka. Taldeak Europako finala eta Kopako finala lortu zituen, baina Bengoetxeak sei partida (gol bat) baino ez zituen jokatu. Sarabiarekin batera, Athleticek Barakaldo CF taldeari utzi zion hurrengo denboraldirako. Bi jokalariak funtsezkoak izan ziren euren golekin laugarren postua lortzeko, Bengoetxea hamasei tantorekin goleatzaile nagusia izan zelarik.[1] Itzultzean, partida gehiago (hamabost) jokatu zituen. 1978an Espainiako selekzio olinpikoan debuta egin zuen. Urte horretako azaroaren 22an lau gol sartu zituen Errege Kopan Balmasedaren aurka 8 eta 1 jipoituta, hiru aste lehenago etxetik kanpo bi gol sartu zizkion.[2] Beste bi denboraldiz jarraitu zuen taldean, baina ez zuen jarraipenik izan, eta, beraz, 1981ean Celta de Vigora joan zen.[3]

Galizian ere ez zuen zorterik izan, eta 1982an Alavesek fitxatu zuen. Talde txuri-urdinean hamabi gol sartu zituen bi denboralditan, bere lehen denboraldian goleatzaile nagusia izan zelarik. Tamalez, denboraldia Bigarren B Mailara jaitsierarekin amaitu zen, Bere azken kluba Sestao Sport Club izan zen, talde honetan 1985ean erretiratu zelarik.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kluba Urtea(k)
Bilbao Athletic 1974-1976
Athletic Club 1976-1977
Barakaldo CF 1977-1978
Athletic Club 1978-1981
Celta de Vigo 1981-1982
Deportivo Alavés 1982-1984
Sestao Sport Club 1984-1985

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Manolo Sarabia y el Barakaldo del 78. A dos puntos del ascenso a primera» Histórico Barakaldo C.F. 2017-3-9.
  2. (Gaztelaniaz) Athletic Club. Athletic Club VS Balmaseda 22/11/1978. .
  3. (Gaztelaniaz) Ereaga, Txema. «Bengoetxea: El " Killer " de Ondárroa» fameceleste.com.