Edukira joan

José María Cruz Novillo

Wikipedia, Entziklopedia askea
José María Cruz Novillo

Académico de la Real Academia de Bellas Artes de San Fernando

2006ko azaroaren 27a -
Agustín León Ara (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaCuenca, 1936ko maiatzaren 21a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 2026ko maiatzaren 2a (89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, diseinatzaile grafikoa eta Irarlea
Jasotako sariak
KidetzaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
cruznovillo.com
IMDB: nm0637153 Tabakalera: 73011 Edit the value on Wikidata

José María Cruz Novillo (1936ko maiatzaren 21a, Cuenca, Gaztela-Mantxa - 2026ko maiatzaren 2a, Madril), espainiar eskultore, grabatzaile, margolari eta diseinatzaile bat izan zen, Espainiako hainbat logotipo ezagun diseinatzeagatik nabarmendua.

1950ean jaioterrian margolaritzan hasi eta 1958an Madril hiriburura leku aldatu zen, urte honetako azaroan Publicidad Clarín enpresan lan egiten hasiz. 1963an Espainian aitzindaria izan zen bere diseinu estudioa sortu zuen.

Berak diseinatutako logotipo ezagunen artean honakoak daude, El Mundo egunkaria, PSOEren ukabila eta larrosa, Espainiako Bankuaren pezetako billeteak, COPE, Correos, Endesa, Banco Pastor, Repsol, ONCE fundazioa, Diario 16, Antena 3 Radio irratia nahiz Antena 3 TV telebista katearen lehen logoa, El Economista, Renfe, Espainiako Polizia Nazionala, Espainiako Altxor Publikoa eta Madrilgo Gau zuriaren kultur ekimena, bai eta beste diseinatzaileekin elkarlanean Madrilgo Erkidegoko armarria eta bandera.

2006ko azaroan San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian sartu zen.

Bestalde, zinemako filmen kartelak ere diseinatu zituen, tartean Barrio, Los lunes al sol, El sur, El espíritu de la colmena, Pascual Duarte, El año de las luces, Mamá cumple cien años, Hay que matar a B., La escopeta nacional, Familia eta beste hainbat.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]