José María Figueres

Wikipedia, Entziklopedia askea
José María Figueres
José María Figueres Olsen (2012) (cropped).jpg
42. Costa Ricako presidente

1994ko maiatzaren 8a - 1998ko maiatzaren 8a
Rafael Ángel Calderón Fournier (en) Itzuli - Miguel Ángel Rodríguez Echeverría
Bizitza
JaiotzaSan José1954ko abenduaren 24a (68 urte)
Herrialdea Costa Rica
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
AitaJose Figueres Ferrer
AmaKaren Olsen Beck
Ezkontidea(k)Josette Altmann- Borbón (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaEstatu Batuetako Akademia Militarra
John F. Kennedy Gobernu Eskola
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta international forum participant (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaNational Liberation Party (en) Itzuli
Firma Jose Maria Figueres Olsen.jpg

José María Figueres (San Jose, 1954ko abenduaren 24a) costarricar industria ingeniari eta politikaria da. Errepublikako lehendakaria izan zen 1994-1998 bitartean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

West Pointeko Akademia Militarrean Industria Ingeniaritzako ikasketak egin zituen (1979). Aitak sorturiko enpresetako buru izan zen, eta herrialdeak bizi zuen krisialditik atera zituen. Aldi berean, kargu garrantzitsuak izan zituen Óscar Arias Sánchez lehendakariaren gobernuan. Besteak beste, Merkataritza ministro eta Nekazaritza ministro izan zen. Harvardeko Unibertsitatean Administrazio Publikoko masterra egin ondoren, lehendakaritzarako hautagaia izan zen Partido de Liberación Nacional alderditik. 1994an, Errepublikako lehendakari aukeratu zuten. 1996an, zor publikoa murrizteko, zergak igo eta pribatizazio-politika bultzatu zuen. 1998ko hauteskundeetan, lehendakaritza galdu zuen, Miguel Ángel Rodríguez Echeverría sozial-kristauaren mesedetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]