Edukira joan

Jose Maria Uharte

Wikipedia, Entziklopedia askea
José María Uharte» orritik birbideratua)
Jose Maria Uharte

Bizitza
JaiotzaIruñea1898ko ekainaren 14a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1969ko otsailaren 10a (70 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Maria Isabel Gonzalez de Olañeta Ibarreta
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakartxibozaina, historialaria, genealogista, ofizierra eta bibliophile (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Nafarroako Errege Artxibo Nagusia
KidetzaHistoriaren Errege Akademia
San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordea
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

Jose Maria Uharte Jauregi (Iruñea, 1898ko ekainaren 14a - Madril, 1969ko otsailaren 10a) nafar historialari eta artxibozaina izan zen, heraldikan eta genealogian aditua. Nafarroako Artxibo Nagusia eta Boletín de la Comisión de Monumentos Históricos y Artísticos de Navarra aldizkaria zuzendu zituen. Espainiako Historiaren Errege Akademiako kide korrespontala eta San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiaren akademikoa izan zen.

Iruñeko leinu burges baten kidea, heziketa bikaina jaso zuen, eta, gainera, familiaren tradizioarekin jarraitu zuen irakasletzan. Humanitateekiko zuen interesak Filosofia eta Letretako ikasketak eta Zuzenbidekoak amaitzera bultzatu zuen.[1]

1921ean Nafarroako Artxibo Nagusian sartu zen funtzionario, eta han zuzendari (edo artxibozain buru) aritu zen 1927 eta 1936 bitartean.[2] 1923an Nobiliario de Navarra. Nobleza ejecutoriada en los Tribunales Reales de Corte y Consejo de Navarra (1519-1832) argitaratu zuen.

1936an, Espainiako Gerra Zibila zela eta, «Armada Nazionalean sartu zen ofizial gisa, eta Zarauzko plazako komandante buru bihurtu zen, indar nazionalek plaza hartu zutenean». Orduan ezagutu zuen Ignacio Zuloaga margolaria, uniforme militarrarekin erretratua egingo ziona.[3]

Maria Isabel Gonzalez de Olañeta Ibarreta, Valdeterrazoko III. markesa, ezkondu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. García Serrano, Rafael. (1969). «Don José María» Pregón (99): 48–49..
  2. (Gaztelaniaz) «Huarte, Familia» Dirección General de Cultura - Institución Príncipe de Viana.
  3. «El retrato de José María de Huarte pintado por Zuloaga se traslada al Museo Vasco de Bayona para una exposición temporal» www.navarra.es.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]