José Maria Pires
| José Maria Pires | |||||
|---|---|---|---|---|---|
1965eko abenduaren 2a - 1995eko azaroaren 29a ← Mário de Miranda Vilas-Boas - Marcelo Pinto Carvalheira (en) Elizbarrutia: Paraíbako artxidiozesia
1957ko maiatzaren 25a - ← José de Haas (en) Elizbarrutia: Araçuaíko elizbarrutia | |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Córregos (en) | ||||
| Herrialdea | |||||
| Heriotza | Belo Horizonte, 2017ko abuztuaren 27a (98 urte) | ||||
| Hezkuntza | |||||
| Hizkuntzak | portugesa | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
José Maria Pires (Córregos, Conceição do Mato Dentro, 1919ko martxoaren 15a – Belo Horizonte, 2017ko abuztuaren 27a), Dom Pelé ezizenez ere ezaguna[1], brasildar elizgizon katolikoa izan zen. 1957tik 1965era Araçuaíko apezpikua izan zen eta 1965etik 1995era Paraíbako artzapezpikua.[2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleutério Augusto Pires eta Pedrelina Maria de Jesusen semea[3], José Maria Pires Conceição do Mato Dentroko Corregos auzoan jaio zen eta hamabi urterekin apaizgaitegian sartu zen.[4][3] 1941eko abenduaren 20an, 22 urte zituela, apaiztu zen Diamantinan.[5]
1957ko maiatzaren 25ean, Pio XII.a aita santuak Araçuaíko apezpiku izendatu zuen. Ordinazioa irailaren 22an egin zen Diamantinako katedralean.[2]
1965eko abenduaren 2an, Paulo VI.a aita santuak Paraíbako artzapezpiku izendatu zuen.[2]
Brasilgo apezpiku-konferentziako Batzorde Zentraleko kidea izan zen. Vatikanoko II. Kontzilioko saio guztietan parte hartu zuen[2] eta Katakonbetako Ituna sinatu zuen.[6]
75 urte bete zituenean, dimisioa aurkeztu zion Egoitza Santuari, eta 1995eko azaroaren 29an onartu zioten.[2]
2013ko irailean, Paraíbako Unibertsitate Federalak honoris causa doktore titulua eman zion.[7]
Belo Horizonten hil zen 2017ko abuztuaren 27an, 98 urte zituela, pneumoniak eragindako arnasketa-gutxiegitasunaren ondorioz.[1]
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- O grito de milhões de escravas: a cumplicidade do silêncio (1983)
- A cultura religiosa afro-brasileira e seu impacto na cultura universitária (2014)
- Meditações diante da cruz (2015)
- O sacerdote, imagem de Cristo (2016)
Ondorengotza apostolikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Enrico Enríquez artzapezpikua (1743)
- Manuel Quintano Bonifaz artzapezpikua (1749)
- Buenaventura Fernández de Córdoba Spínola kardinala (1761)
- Giuseppe Doria Pamphili kardinala (1773)
- Francesco Saverio Maria Felice Castiglioni kardinala (1800)
- Pio IX.a aita santua (1827)
- Alessandro Franchi kardinala (1856)
- Giovanni Simeoni kardinala (1875)
- Antonio Agliardi kardinala (1884)
- Basilio Pompili kardinala (1913)
- Joaquim Domingues de Oliveira artzapezpikua (1914)
- Jaime de Barros Câmara artzapezpikua (1936)
- José Newton de Almeida Baptista artzapezpikua (1944)
- José Maria Pires artzapezpikua[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Portugesez) «ALPB presta homenagem a Dom José Maria Pires e lança documentário sobre a vida do eterno “Dom Pelé”» Assembleia Legislativa da Paraíba 2019-11-19 (kontsulta data: 2025-06-03).
- ↑ a b c d e f (Ingelesez) «Archbishop José Maria Pires †» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2025-06-03).
- ↑ a b (Portugesez) «Nota de falecimento: Dom José Maria Pires» Arquidiocese de Belo Horizonte 2017-08-27 (kontsulta data: 2025-06-03).
- ↑ (Portugesez) Brito, Thaís. «A trajetória de um bispo do povo» O Povo 2015-06-22.
- ↑ (Portugesez) «José Maria Pires, o bispo de pés descalços» Instituto Humanitas Unisinos - IHU 2017-08-28 (kontsulta data: 2025-06-03).
- ↑ (Portugesez) «O ‘Pacto das Catacumbas’ explicado por dom José Maria Pires» Pontifícias Obras Missionárias 2017-08-29 (kontsulta data: 2025-06-03).
- ↑ (Portugesez) «Arcebispo Emérito recebe título de Doutor Honoris Causa» ADUFPB 2013-09-25 (kontsulta data: 2025-06-03).