José Martí
José Martí | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1887ko martxoaren 3a - 1892ko martxoa | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Habana, 1853ko urtarrilaren 28a | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Talde etnikoa | kriolloa | ||
Heriotza | Oriente Province (en) ![]() | ||
Heriotza modua | : guduan hila | ||
Familia | |||
Ama | Leonor Pérez Cabrera | ||
Ezkontidea(k) | María del Carmen de Zayas-Bazán e Hidalgo (en) ![]() | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Zaragozako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | hizkuntzalaria, poeta, idazlea, itzultzailea, soldadua, politikaria, saiakeragilea, kazetaria, margolaria eta iraultzailea | ||
Lan nabarmenak | Ismaelillo (en) ![]() Simple verses (en) ![]() Nuestra América (en) ![]() | ||
Izengoitia(k) | Julián Pérez | ||
Genero artistikoa | olerkigintza antzerkia saiakera | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Kubako Alderdi Iraultzailea | ||
josemarti.cu | |||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |||
![]() |
José Julián Martí Pérez (Habana, 1853ko urtarrilaren 28 - Boca de Dos Rios, 1895eko maiatzaren 19) olerkaria eta Kubaren askatasunaren aldeko borrokalari eta pentsalaria izan zen.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oso gazterik hasi zen Kubaren burujabetasunaren alde borrokan. Espetxeratu eta, 1868an, Espainiara atzerriratu zuten. Madrilen zuzenbide-ikasketak egin zituen. 1875ean Mexikora joan zen eta Amor con amor se paga bertsoz egindako lana antzeztu zuen. 1878an Kubara itzuli zen, baina handik urtebetera berriro atxilotu, eta atzera atzerrira bidali zuten. Handik 1891. urtea arte Estatu Batuetan, Espainian eta Hego Amerikako herri batzuetan ibili zen armada iraultzaile bat osatzeko dirua biltzen eta bere ideiak zabaltzen. Kubako Alderdi Iraultzailearen oinarriak idatzi zituen Máximo Gómez-ekin batera. 1885ean, Amistad funesta eleberri modernista idatzi zuen. 1891n Versos Sencillos argitaratu zuen, bere poema libururik landuena. 1891n, beste lan guztiak utzirik, Kubako Iraultzaren alde jarri zen lanean. Handik urtebetera Alderdi Iraultzaileko lehendakari (edo ordezkari) hautatu zuten, eta Gómezekin izenpetu zuen Monte Cristoko aldarrikapena. Orduan, Kubara itzuli eta armen bidez Kubaren askatasunaren alde aritu zen borrokan, 1895ean guduan hil zen arte. Azken hiru hilabetetan egunkari bat idatzi zuen, Diario de campaña. Politikan, ideia demokratikoak eta arrazakeriaren kontrakoak azaldu zituen; bestalde, Martí izan zen Hego Amerikako herrien batasunaren aldeko aldarrikapenak egin zituen lehen pentsalarietako bat, Espainiako eta Estatu Batuetako inperialismoaren kontra. Literatur lanari dagokionez, modernismoaren aitzindarietako bat izan zen eta haren poesiak Walt Whitmanen eragina duela esan daiteke. Martírenak dira, halaber: El presidio en Cuba (1871), La república española ante la revolución cubana (1873), eta Las reformas (1873) saioak. Herriko heroitzat hartzen dute Kuban.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Martí ![]() |
![]() |
Artikulu hau Kubako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |