José Mazarredo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
José Mazarredo
José de Mazarredo.jpg
Bizitza
Jaiotza Bilbo1745eko martxoaren 8a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Madril1812ko uztailaren 29a (67 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak navigatorra eta militarra
Zerbitzu militarra
Adar militarra Espainiako Itsas Armada
Parte hartutako gatazkak Napoleondar Gerrak
Joseph de Mazarredo.jpg

José Domingo de Mazarredo Salazar Muñatones y Gortázar (Bilbo, 1745eko martxoaren 8a - Madril, 1812ko uztailaren 29a) bizkaitar itsasgizona izan zen, Espainiako Itsas Armadako almirantea izandakoa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fragata-kapitain izendatu zuten 1766. urtean. Latitudea neurtzeko metodo berri bat asmatu zuen, 1771n, Filipinetako uharteetara zihoala. Aljer hiriaren aurkako erasoa gidatu zuen 1775. urtean, baina saioa hutsean geratu zen. Ondoren, kapitain eta Cadizko Itsas Armadako alferez izendatu zuten. Cadizen zela, bi obra argitaratu zituen: Lecciones de Navegación (1778) eta Colección de tablas para los usos más necesarios para la navegación (1779). Zazpi urte eman zituen Itsas Armadako ordenantzak biltzen, Ordenanzas generales de la Armada Naval obra argitaratzeko.

1795. urtean, Mediterraneoko ontzidiaren buru izendatu zuten; Mazarredok Itsasoko ministroari ontzidia zein egoera txarrean zegoen adierazi zionean Ferrolera erbesteratu zuten. Hala eta guztiz ere, itsas seinaleen kode berri bat idazteko agindu zitzaion, eta komandante nagusi izendatu zuten 1797. urtean. Titulu horren jabe zela, Cadizko portuaren defentsan borrokatu zen ingelesen aurka.

1802. urtean erretiratu zen bizitza militarretik Bilbora. 1804. urteko Zamakoladaren ondoren, Burgosa erbesteratu zuten, eta hiru urte pasa ziren arte ez zen itzuli Bizkaira. Espainiako Independentziako Gerra hasi zenean (1808), Cadizera deitu zuten berriro ere, baina Mazarredo Baionara joan zen, Jose Bonaparte Espainiako erregearen izendapenaren lekuko izatera. Hark estatu-idazkari eta armadako zuzendari izendatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]