Itsas-Armadako ofizial, errepublikaren aldekoa eta hargin beltza izan zen eta paper nabarmena izan zuen Portugalgo Lehen Errepublika sortu eta amaitu zuten mugimendu iraultzaileetan.
1910ean "Adamantor" itsasontziko Errepublikarren matxinadaren arduradunetako bat izan zen, baina laster zapuztu zen erregimen berriarekin. 1926an Lehen Errepublikaren aurkako iraultza zuzendu zuen Lisboan, Manuel Gomes da CostakBragan zuzentzen zuen bitartean. Maiatzaren 31n lehen ministro eta errepublikako presidente izendatu zuten. Gainerako iraultzaileek dimisioa ematera behartu zuten ekainaren 17an, eta Mendesek bat egin zuen diktaduraren aurkako oposizioarekin.