José Napoleón Duarte

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Napoleón Duarte


El Salvadorko presidente

1984ko ekainaren 1a - 1989ko ekainaren 1a
Álvaro Magaña (en) Itzuli - Alfredo Cristiani
Bizitza
JaiotzaSanta Ana1925eko azaroaren 23a
Herrialdea El Salvador
HeriotzaSan Salvador1990eko otsailaren 23a (64 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: urdaileko minbizia
Hezkuntza
HeziketaNotre Dameko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Christian Democratic Party (en) Itzuli

Find a Grave: 11724184 Edit the value on Wikidata

José Napoleón Duarte (San Salvador, 1925eko azaroaren 23a - San Salvador, 1990eko otsailaren 23a) salvadortar politikari eskuindarra izan zen. El Salvadorko presidentea izan zen 1984-1989 bitartean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984an El Salvadorko lehendakari aukeratu zuten, Alderdi Kristau Demokratak bultzatuta eta armadaren laguntzaz. Haren agintaldian Nazio Askapenerako Farabundo Martí Frontea (FMLN) gerrillaren aurkako borroka indartu zen, eta Estatu Batuetan prestaturiko nekazaritzaren erreforma bat gauzatzen saiatu zen. Neurri horiek ez zuten emaitza onik izan: gerrillaren aurkako gerran, Estatu Batuek lagunduriko El Salvadorko armadak ez zuen inolako garaipenik lortu; herritarren artean milaka lagun hil eta erbesteratu behar izan zuten, eta bertako oligarkiak ezezko biribila eman zien Duarteren gobernuak proposaturiko berrikuntza txikiei. 1984an hasi zen gerrillarekin hitz egin nahian, baina politika ezertan ere aldatu gabe. Ondoko lehendakariak, eskuin-muturreko ARENA alderdiko Alfredo Cristianik, gerrillarekin negoziatu behar izan zuen, Duarteren bide beretik hasi bazen ere (1991ko Abenduko Bakea).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Napoleón Duarte Aldatu lotura Wikidatan