José Patiño

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Patiño

Bizitza
JaiotzaMilan1666ko apirilaren 11
Herrialdea Espainia
HeriotzaSan Ildefonso1736ko azaroaren 3a (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria, ekonomialaria eta goi-funtzionarioa
Jasotako sariak
Graduaamiral
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

José Patiño y Rosales (Milan, 1667ko apirilaren 11San Ildefonso, 1736ko azaroaren 3a) espainiar politikaria izan zen. Garrantzi handiko lana egin zuen Filipe V.a erregearen kolonia-politika berriz bideratzen, haren aholkulari nagusia izan baitzen 1733tik aurrera.

Besteak beste, Venezuelako, Antilletako eta Filipinetako Konpainiak sortu zituen, eta Ferrolgo arma-biltegiaren eraikuntza hasi zuen, estatuaren politika merkantilistan kokatuta. Euskal Herriari begira, bera izan zen Gaztelako Koroaren solaskidea eta sinatzailea 1727ko Hitzarmenean, 1728ko Caracasko Gipuzkoar Konpainiaren sorrera ekarri zuena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]