José Raúl Capablanca

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
José Raúl Capablanca
José Raúl Capablanca
Capablanca Sobietar Batasunean.
Datu pertsonalak
Izen osoa José Raúl Capablanca y Graupera
Jaio 1888ko azaroaren 19a
Kuba Habana (Kuba)
Hil 1942ko martxoaren 8a
(53 urte)
Ameriketako Estatu Batuak New York (Estatu Batuak)

José Raúl Capablanca y Graupera (Habana, 1888ko azaroaren 19a - New York, 1942ko martxoaren 8) kubatar xake jokalaria izan zen, 1921etik 1927ra munduko xake txapelduna. Bere trebezia goiztiarra zela eta, "Xakearen Mozart" ezizenez ezaguna izan zen; zuen garaitezin ospearen ondorioz "Xakearen makina" gisa deitua ere izan zen.

Ume-umetatik xakean jokatzeko izugarrizko gaitasuna erakutsi zuen. 2006an Emanuel Lasker, orduko munduko xake txapelduna, garaitu zuen xake lasterreko torneo batean, guztien harridurarako. 1909an, AEBetako txapelduna zen Frank Marshall garaitu zuen (+8 -1 =14). 1911n, Donostiako torneoan parte hartzera gonbidatu zuten; Donostiako torneoa garai hartan munduko txapelketa garrantzitsuenetakoa zen, eta Laskerrek izan ezik jokalari onenek hartu zuten parte. Artean inongo txapelketa garrantzitsurik irabazi ez zuela eta, jokalari batzuk Capablancaren parte hartzearen aurka azaldu ziren, baina erakustaldia eginda Capablancak torneo hura irabazi zuen. Urte berean, Laskerri munduko txapelketa jokatzeko desafioa bota zion, baina Laskerrek norgehiagokarako zenbait baldintza ipini zituen eta ez ziren adostasun batera iritsi. Hurrengo urteetan emaitza bikainak lortu zituen, eta azkenean, Laskerrek bere aurka munduko txapelketa jokatzea onartu zuen. Txapelketa 1921ean jokatu zuten eta Capablancak irabazi zuen nagusitasunez, partida bakar bat galdu gabe (+4 -0 =10). Txapeldun titulua 1927an galdu zuen Aleksandr Alekhinen aurka.

Ez zuen titulua berreskuratzeko aukerarik izan, Alekhini botatako desafien aurrean txapeldun berriak aitzakiak eta oztopoak ipintzen baitzituen lehia saihesteko, batez ere baldintza gisa diru kopuru oso handia eskatuz.

Capablanca 1942an hil zen New Yorken, buruko isuri baten ondorioz.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Raúl Capablanca Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Emanuel Lasker
Munduko Xake Txapelduna
1921-1927
Ondorengoa
Alexander Alekhine