José Rufino Echenique

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Peruko militarra eta politikaria (Puno, 1808 - Lima, 1887). Espainiarren aurkako matxinadan hartu zuen parte 1821. urtean. Vivancoren eta Castillaren arteko gerra-garaian (1843-1844) jeneral izendatu zuten, eta handik urte batzuetara Peruko lehendakaritza lortu zuen, Castillaren laguntzarekin (1851). 1854. urtean aginpidea utzi behar izan zuen, Castillak gidatu zuen iraultzaren ondorioz. 1864. urtean, Callaon borrokatu zen Espainiako itsas armadaren aurka.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Rufino Echenique Aldatu lotura Wikidatan