José Sacristán

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
José Sacristán
José Sacristán CMD.jpg
Bizitza
Jaiotza Chinchón1937ko irailaren  27a (82 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak aktorea eta zinema zuzendaria
IMDb nm0755364

José Sacristán Turiagano (Chinchón, 1937ko irailaren 27a) espainiar antzezlea eta zinema-zuzendaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txiki-txikitatik gustatu zitzaion irudimenaren eta fikzioaren mundua, eta horren eraginez ikasketak utzi eta lanean hasi zen, kantu- eta ahoskera-ikasketak ordaindu ahal izateko. Madrilgo Infanta Isabel antzokian hasi zen lanean eta paper txiki bat egin zuen El celador (Zaindaria) filmean. 1960ko denboraldia amaitu zenean, Teatro Popular Español konpainian sartu zen, eta talde horrekin Latinoamerikan ibili zen urte eta erdiz. Ondoren paper txikiak egin zituen Calígula, El gran teatro del mundo (Munduko antzoki handia), Julio César eta abarretan.

1965ean egin zuen garrantzizko lehenengo lana, La pulga de la oreja (Belarriko arkakusoa) eta ondoren Pedro Masók La familia y uno más (Familia eta bat gehiago) lanean aritzeko deitu zion. Une horretatik aurrera lan asko egin zuen zinemarako, baina ez zuen antzerkia alde batera utzi. Denboraldi luze batez bigarren mailako aktore gisa aritu zen, baina 1960ko eta 1970eko hamarraldietan protagonista-paperak ere egin zituen. Hirugarren bidea esaten zitzaion mugimenduak aukera bat eman zion Vida conyugal sana (1973, Senar-emazteen arteko bizitza osasuntsua) lanarekin, eta bere karreran komedia nagusi izan bada ere, garrantzi handiagoko lanak egin zituen G. Suárez, José Luis Garci, Eloy de la Iglesia, P. Olea, eta abarrekin. Sacristánen beste lan aipagarri batzuk ondoren: Sor Citroen (1967); Operación Mata-Hari (1968, Mata-Hari operazioa); Vente a Alemania, Pepe (1970, Hator Alemaniara, Pepe); No desearás a la mujer del vecino (1971, Ez duzu auzokoaren emaztea maiteko); Operación Ogro (1979); La colmena (1982, Erlauntza); El vuelo de la paloma (1988, Usoaren hegaldia); Un lugar en el mundo (1991, Leku bat munduan); Todos a la cárcel (1993, Denak kartzelara).

Zuzendari gisa egin ditu: Soldados de plomo (1983, Berunezko soldaduak); Cara de acelga (1986, Zerba aurpegia); Yo me bajo en la próxima ¿y usted? (1992, Ni hurrengoan jaitsiko naiz, eta zu?).

Antzerkiarekin lotura handia izan duen aktorea da, eta haren azkenengo lanen artean aipatzekoa da El hombre de La Mancha musikala, Paloma San Basiliorekin batera egindakoa; lan horretan orain arte ezagutzen ez zen ezaugarria, musikarena, agertu zuen.

Donostiako 1978ko zinemaldian, Un hombre llamado Flor de Otoño lanarengatik saria jaso zuen. 2010ean, Hitako Erdi Aroari buruzko Jaialdian, Urteko Artzapez izendatu zuten. 2011n, Argentinako Asociación de Cronistas Cinematográficos delakoak urrezko kondorra saria eman zion.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]