José Solís

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
José Solís
José Solís (cropped).jpg
Gobernadore zibil


Q40260454 Itzuli


Q40210099 Itzuli


Gorte frankistetako prokuradorea


Ministro

Bizitza
Jaiotza Cabra1913ko irailaren 27a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1990eko maiatzaren 30a (76 urte)
Hezkuntza
Heziketa Valladolideko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta gudaria
Lantokia(k) Madril
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Espainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa FET y de las JONS
Firma de José Solís Ruiz.svg

José Solís Ruiz (Cabra, 1913ko irailaren 27a - Kordoba, 1990eko maiatzaren 30a) espainiar politikaria izan zen.

Zuzenbide-ikasketak egin zituen. 1936an militarren altxamendua izan zenean haien taldean boluntario sartu, eta koronel izatera iritsi zen. Gerra amaitutakoan, Pontevedrako gobernadore zibil izan zen 1946an, eta Gipuzkoakoa 1948an, nahiz eta hiru hilabetez bakarrik iraun bertan, Nazioko Ordezkari Sindikal eta Erreinuko Kontseiluko kide izendatu baitzuten. 1957an Franco jeneralak Mugimenduko Idazkaritza Nagusiko buru izateko deitu zuen. Gobernuan sartu arren Sindikatuetako Ordezkaritza Nazionaleko kargua ere bete zuen, eta erregimenaren falangismoa samurtzea lortu zuela esan daiteke. Gobernu aldi askotan irautea lortu zuen, baina MATESA finantza-eskandaluaren ondoren bere kargutik egotzi zuten. 1975ean, Arias Navarro gobernuburuak Mugimenduko Idazkaritza Nagusia eman zion berriro. Urte hartan bertan, esku hartu zuen Saharako koloniaren autodeterminazioari buruz Nazio Batuekiko zituzten hitzarmenak bertan behera utz zitezen, eta Sahara Marokoren esku uzteko. Monarkia garaian, 1975-1976 bitartean Laneko ministro izan zen. 1977an Alderdi Popularreko kide egin zen, baina hurrengo urtean politika utzi zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]