Edukira joan

José de Jesús Sahagún de la Parra

Wikipedia, Entziklopedia askea
José de Jesús Sahagún de la Parra
1. elizbarrutiko apezpiku

1985eko irailaren 11 - 1993ko maiatzaren 3a
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Ciudad Lázaro Cárdenas (en) Itzuli
1. elizbarrutiko apezpiku

1961eko maiatzaren 22a - - José Trinidad Medel Pérez (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Tula (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaCotija (udalerria)1922ko urtarrilaren 1a (103 urte)
Herrialdea Mexiko
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

José de Jesús Sahagún de la Parra (Cotija, 1922ko urtarrilaren 1a) mexikar elizgizon katolikoa da. 1961etik 1985era Tulako apezpikua izan zen, eta 1985etik 1993ra Lázaro Cárdenasko apezpikua.

Cotijan (Mexiko) jaio zen eta 1946ko maiatzaren 26an apaiztu zen. 1961eko maiatzaren 22an Tulako apezpiku izendatu zuten, eta irailaren 8an ordenatu zuten Tulako katedralean[1]. Que todos sean uno (euskaraz: «Guztiak bat izan daitezen»)[2] leloa hautatu zuen[3]. Vatikanoko II. kontzilioko lehen, bigarren eta laugarren batzarrean parte hartu zuen[1]. 1985eko irailaren 11n Lázaro Cárdenasko apezpiku izendatu zuten. 1993ko maiatzaren 3an erretiroa hartu zuen eta 2022ko urtarrilean 100 urte bete zituen[4]. Bizirik dagoen apezpiku katoliko zaharrena da, eta Joan XXIII.a aita santuak izendatutako azken apezpiku bizia ere bai[5][6].

Ondorengotza apostolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Ingelesez) «Bishop José de Jesús Sahagún de la Parra» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2025-02-04).
  2. Jn 17:21
  3. (Ingelesez) «Diocese of Ciudad Lázaro Cárdenas» GCatholic (Noiz kontsultatua: 2025-02-04).
  4. (Alemanez) «Früherer Bischof von Tula in Mexiko wird 100. Runder Geburtstag» Domradio.de 2022-01-01 (Noiz kontsultatua: 2025-02-04).
  5. (Ingelesez) Bransom, Charles. «Bishops & Pontificates» Apostolic Succession & Episcopal Lineages in the Roman Catholic Church 2022-02-17 (Noiz kontsultatua: 2025-02-04).
  6. (Ingelesez) «Oldest Bishops» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2025-02-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]