José de Urrutia y de las Casas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau militar zallarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urrutia».
José de Urrutia y de las Casas
Jose de Urrutiaren margolana, Francisco de Goyak egindakoa (1798). Irudi gehiago

Kataluniako Kapitain Orokorra

1795eko urtarrilaren 1a - 1796
Luis Firmín de Carvajal, Conde de la Unión (en) Itzuli - Juan Vicente de Güemes, 2nd Count of Revillagigedo (en) Itzuli

Governor of Ceuta (en) Itzuli

1792ko urtarrila - 1793ko maiatza - Juan Procopio Bassecourt y Bryas (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé de Urrutia y de las Casas
JaiotzaZalla1739ko azaroaren 19a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1803ko martxoaren 1a (63 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, militarra, kartografoa eta ingeniaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraEspainiako Lurreko Armada
GraduaKapitain nagusi
Parte hartutako gatazkakKonbentzioaren Gerra
Napoleondar Gerrak
Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra

José de Urrutia y de las Casas (Zalla, 1739ko azaroaren 19a - Madril, 1803ko martxoaren 1a) bizkaitar militar eta ingeniaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo ikasketak Balmasedan egin ostean, Bartzelonara joan zen hango akademia militar batean matematika ikastera. 1755ean Espainiako armadan sartu zen, Fernando VI.a erregearen garaia zelarik. Hiri espainiar batzuetan ibili ondoren, 1764an gaur egungo Mexiko aldera abiatu zen, eta sei urte eman zituen bertan.

Penintsulan bueltan, leku batetik bestera ibili zen hala zeregin zibil nola militarretan, eta Europan barrena ere aritu zen politikari eta diplomazialari lanetan.

Konbentzio Gerran, Nafarroa Garaiko Erronkaribarren frantziar armadaren aurka borrokatu zen, bai eta garaile atera ere; ondoren, Katalunian jardun zuen frantziarren aurkako borrokan. 1797an jeneral izendatu zuten, eta ibilbide guztian zehar hainbat kargu eta ohore jaso zuen.