Edukira joan

Jos Hoevenaers

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jos Hoevenaers

Bizitza
JaiotzaAnberes1932ko azaroaren 30a
Herrialdea Belgika
HeriotzaAnberes1995eko ekainaren 14a (62 urte)
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Faema 1956-1959
Flandria 1960-1960
Ghigi 1960-1961
Dr. Mann-Grundig 1961-1961
Philco 1962-1962
Peugeot 1963-1963
Flandria 1964-1964
Cynar 1965-1965
Dr. Mann-Grundig 1966-1966
Goldor 1967-1967
 

Joseph «Jos» Hoevenaers (Anberes, 1932ko azaroaren 30a - Wilrijk, 1995eko ekainaren 14a) txirrindulari belgikarra izan zen, profesionala 1956 eta 1967 artean, bere ibilbidean 30 garaipen lortu zituen.

1960an zortzi egunez jantzi zuen Italiako Giroako Maglia arrosa, baina Jacques Anquetilek eskuratu zuen ekitaldi horren garaipena, Hoevenaers 5. postuan amaitu zelarik. Frantziako Tourreko Maillot horia ere eraman zuen lau egunez, bat 1958an eta hiru egun gehiago 1959an, azken Tour honetan 8. amaitu zen sailkapen orokorrean.

Lorpenik aipagarrienak 1958ko Erroma-Napoli-Erroma eta 1959ko Flèche Wallonne izan ziren. Horretaz gain, hainbat podium lortu zuen, besteak beste 3. izan zen 1958ko Bordele-Parisen, 2. 1959ko Gante-Wevelgemen, 3. 1960ko Romandiako Tourrean eta 3. 1964ko Lombardiako Giroan.

Aita Henri ere, txirrindulari profesionala izan zen.

1957

1958

1959

1960

1961

1962

1963

1964

1965

1966

  • 3. Belgikako taldekako txapelketan

Sailkapen orokorra Itzulia Handietan eta Munduko txapelketan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lasterketa 1956 1957 1958 1959 1960 1961 1962 1963 1964 1965 1966 1967
Italiako Giroa - - - UT 5. UT UT - UT - - -
Frantziako Tourra - - 10. 8. UT 11. 18. 23. UT - - -
Espainiako Vuelta - - - - - - - - - - -
Munduko errepideko txapelketa - - - - - - 3. - - - - -

-: Ez zuen parte hartu
UT: Utzi, ez zuen amaitu

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]