Jose Benigno Rey

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jose Benigno Rey
Bizitza
Jaiotza A Barca de Barbantes1947ko apirilaren 13a (72 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak kazetaria eta idazlea

Jose Benigno Rey (Barca de Barbantes, (Cenlle), Ourense, 1947ko apirilaren 13a - ), Pepe Rei bezala ezagunago, aspalditik Euskal Herrian bizi den kazetari eta idazle galiziarra da. Orokorrean oso polemikoak izan ziren liburuak idatzi zituen joan den mendeko 90ko hamarkadan. Besteak beste, Interviú aldizkarian La Voz de Euskadi eta Egin egunkarietan lan egin zuen; Baltasar Garzonek itxi zuen Ardi Beltza aldizkariaren zuzendaria izan zen. Istripu baten ondorioz, egun bizitza publikotik at bizi da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galizian jaioa, Pepe Rei oso gazte sartu zen kazetaritzaren munduan. Hasieran, El Pueblo Gallego eta Huelvako Odiel egunkarietan. 1974an El caso Reace liburua argitaratu zuen; bertan, Redondela aferaren inguruko informazioa bildu zuen, errudunen izenak azalduz, tartean Nicolas Franco diktadorearen anaiarena. Ondoren, Madrid egunkarian hasi zen, frankistek hedabide hau itxi zuten arte. Laurogeigarren hamarkadan La Voz de Euskadi egunkariaren sorreran hartu zuen parte, honek ere porrota ezagutu zuen arte. Urte horietan Interviu aldizkarian ere idatzi zuen. 1988an Egin egunkarian hasi zen lanean; bertan, hain ospetsua izan zen "Ikerketa taldea" sortu zuen. Talde horren arrakastak ondorio larriak izan zituen kazetari honentzat, hiru aldiz espetxeratua izan baitzen. 1998an Egin Garzonek itxi zuen eta Pepe Rei Gara mantxeta berria izango zenaren alde lanean hasi zen. 2000.urtean Ardi Beltza aldizkaria sortu zuen, baina berehala itxi zuen Baltasar Garzonek. 18/98+ auzian pieza banandua edo aparteko epaiketa jasoko zuen. Hala eta guztiz, 2002ko abuztuan Donostiako ingurabidean Pepe Reik istripu larria izan zuen. Ondorioz, kazetaritzaren mundua erabat utzi behar izan zuen eta epaiketatik at geratu zen.[1]

Pepe Reiren liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nobelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetaritza ikerketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El caso Reace
  • Alcalá 20-N. Tafalla: Txalaparta, 1996
  • Colegas. Tafalla: Txalaparta, 1998. ISBN 84-86597-81-1.
  • Egin Investigación. Otra forma de periodismo, Edurne San Martinekin batera. Tafalla: Txalaparta, 1998. ISBN 9788481361148
  • Intxaurrondo. La trama verde, Tafalla: Txalaparta, 1996, 383 or. ISBN 9788486597825
  • Garzón. La otra cara. Tafalla: Txalaparta, 1999. ISBN 9788481361360
  • El periodista canalla. Kalegorria, Miatzen Sarl, 2001, 400 or. ISBN 10: 2914743009

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Galizia
Artikulu hau Galiziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.