Jose Frantzisko Aizkibel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Francisco Aizkibel Epelde» orritik birbideratua)
Jose Frantzisko Aizkibel

Jose Francisco Aizkibel, garai hartako grabatu batean. Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaAzkoitia1798ko martxoaren 9a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaToledo1864ko ekainaren 17a (66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
latina
antzinako greziera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakbibliografoa, lexikografoa, bibliophile (en) Itzuli eta filologoa
Artikulu hau hiztegigileari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aizkibel (argipena)».

Jose Frantzisko Aizkibel Epelde[1] (Azkoitia, Gipuzkoa, 1798ko martxoaren 9a - Toledo, Espainia, 1864ko ekainaren 17a[2]) bibliografoa eta hiztegigilea izan zen.

Bizitza eta lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolosan 1885ean argitara eman zen Jose Francisco Aizkibelen "Diccionario Basco-Español titulado Euskeratik Erderara biurtzeko Iztegia"ren lehen argitalpenaren azala

Azkoitian jaioa, latina espainiera baino lehenago ikasi zuen. Erroman kalonje baten zerbitzuan jardun zuen, eta kultura zabalaren jabe egin. Gero, Granada Ega dukearen idazkari berezi gisa Europan zehar ibili zen, bere heziera sakonduz. Euskaraz idatzitako liburuak bilatzeari ekin zion etengabe, eta eskuratzen zuen bakoitzari buruzko azalpen zehatza utzi zuen bere De la Bibliografía y Literatura Bascongada izenburuko eskuizkribuan. Garibairen errefrauen iruzkin- eta interpretazio-lanaren ardura hartu zuen, Espainiako Historiako Akademiaren gomendioz.

Utzi zuen obrarik garrantzitsuena hiztegia da: Diccionario Basco-Español titulado Euskeratik Erderara biurtzeko Itztegia (1885). Tolosan argitaratu zen hiztegi horrek Larramendi du iturburu nagusi —nahiz eta euskaratik erdarara idatzia egon, Larramendirena ez bezala— eta bertan k, z eta g hizkiak beren gaurko balioarekin erabiltzen dira, lehen aldiz Hegoaldean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. (Gaztelaniaz) Antxon Agirre: RESEÑA HISTORICA. JOSE FRANCISCO AIZKIBEL EPELDE (1798-1865): Todos los tratadistas de Aizkibel, citan como fecha de fallecimiento 1865, error que se comete, posiblemente siguiendo al primer tratadista Eduardo Urrutia (Euskalerria-ren Alde - 1924)

Ksnpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]