Jose Frantzisko Erauskin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jose Frantzisko Erauskin
Bizitza
Jaiotza Zaldibia1874ko apirilaren  10a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza 1945eko abenduaren  22a (71 urte)
Jarduerak
Jarduerak bertsolaria

Jose Frantzisko Erauskin Garmendia (Izengoitiak: Patxi Errota, Erauskin Errotari; Zaldibia, 1874ko apirilaren 10a - 1945eko abenduaren 22a)[1] gipuzkoar bertsolaria izan zen. Kubako gerran parte hartu zuen, 1896-1898 urteetan. Handik etorritakoan, Beasaingo CAF lantegian hasi zen lanean, eta berehala bertsolaritzan. Zeruko Argia aldizkarian argitaratu zituen bertsoak. Bere bertsorik gehienak Antonio Zavalak jaso zituen eta Auspoa bilduman eman zituen argitara.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)«José Francisco Erausquin Garmendia» Euskomedia . Noiz kontsultatua: 2017-01-18.